Gernika, Durango eta Otxandioren bonbardaketaren 80. urteurrena

gernika_1

Advertisements
Irudia | Posted on by | Iruzkin bat utzi

Kafelkarrizketan egindako lanketa

 

Diapositiva01

Diapositiva02

Diapositiva03

 

Ikusi aurkezpen osoa

Diapositiva38

 

GURASOEN FUNTZIOAK

  • Ez ditugu ezagutzen  ikastolatik urruti gaudelako
    • Txostena ematen digute baina ez dugu irakurtzen (hezkuntza proiektua irakurtzea)
    • Komunikazio errealagoa: urte hasierako bileretan aurkeztu eskubide eta betebeharrak
  • Proposamenak gertutasuna lantzeko:
    • Matrikulatzen garen momentuan, ikasturte hasieran informatuz non har daitekeen parte
    • Batzordeko kideek informazioa pasa guraso txoko eta klaseko guraso arduradunei
    • Etapa hasiera bakoitzean informazioa azaltzea
  • Ikastolakoak garela eta gurasoak saiatu behar dugula
    • Nola erakarri gurasoak: marko pedagogiko berriak ekarriko duenak eraldaketa ekar dezake. Guraso eskola dakar inplizituki
    • Eskubide eta betebeharrak gogoraraztea komeni da
    • Gizarte ereduarengatik aldaketa egon da: komeni da ilusioa piztea (guraso eta irakasleena)
  • Komunikazioa
    • Aktak banatu behar direla komunitate guztira. Amorrua sentitzen da ez delako jendea etortzen baina komeni da informatzea zabaltzea (eta batzuetan eragin dezake norbait hurbiltzea)

KOMUNIKAZIOARI DAGOKIONEAN

  • Erakargarria izatea eta arra barrura sartzeko balio izan dezala
  • Zuzena izan behar da
  • Asteroko komunikazioa bidaltzen da astekari baten bidez
  • Komunikazio arduradun bat jartzea (kuota ordaindu behar bada ere, komeniko litzateke)
  • Informazio guztia ez da zabaltzen eta gardentasuna: hitoak lortzean informazio hori zabaldu  jende gehiago hurbiltzeko
  • Kuriosidadea sortu behar dela
  • Gurasoak sailkatu (interes, ofizio, e.a. arabera) eta denk parte hartzera animatu
  • Web orri egokia bultzatzea (komunikazio pertsona horrekin kontatzen da)
    • Labur, argi eta prozedurak azaltzen dituena
  • Gurasoen formakuntza: gurasoen formakuntza koordinatuko lukeena eta herrira zabaldu. Formakuntza izan daiteke beste eragileei ere irekia eta hori erakargarria izan daiteke (baita ordaindua)… ikastolan formakuntza ona zabaltzen bada erakargarria izan leike (baita matrikulaziorako)
  • Proiektu berria martxan jartzen denean gurasoekin feedback
  • Informazioa eskura jasotzen duten familiek, idazkaritzan jaso dezakete informazioa (seme alaben zain egon gabe)

ANTOLAKETA ERAGINKORRA

  • Zuzendaritza taldea finkoa eta gutxienez 4 urte
  • Batzorde aldaketa 2 urtetik behin baina %50 eta beti beteranoenak uztea.
  • Batzordean sartzen den jendea, azpibatzordeetan. Aurreko urteetan zer landu den, zeintzuk dira egungo funtzioak, antolaketa nola den.. kokapen egokia egitea

ORGANIGRAMA

  • Azpibatzorde potenteak egotea eta horrela Batzordea indartuta geratuko da
  • Denborak ere berrikusi.. 4 urte beharrean 2 urteko esperientzia egitea.
  • Azpibatzordeari indarra eman (bertan erabakitakoa aurrera joatea batzordean lanketa-hausnarketa egin ez dutenen menpean egon beharrean)
  • Sustapena+kirola+ bizikidetza batzordea+pedagogikoa.. denak elkarrekin egon behar dute informaturik. Ardatz transbertsalak/Zeharkakoak izan behar badute koordinazioa izan behar dute.
  • Eraginkorragoa izango da independienteagoak baldin badira.
  • Estrategia aurretik landu eta esan urte honetan hainbeste diru dago eta lehentasunak markatu. Argi izan behar dugu ikastolako helburuak zeintzuk diren.
  • Gaur egun gauden gurasoen perfilagatik errealitatea aldatzen ari da eta beraz, organigrama aldatu behar da.
  • Talde eraginkor bat sortzea: ikastolako ekintzak ikastolatik kanpo gizarteratzeko (zuzendaria+kudeatzailea+komunikazioa+ lehendakaria)
  • Organigrama hau lantzeko 3 bolondres atera dira berrikusteko eta maiatzeko guraso batzarrera zerbait eramateko.  Gero irakasleekin batera landu eta proposamen bateratua atera. Ikasleek ere parte hartada interesgarria litzateke.
  • Ideia ona da kudeaketa eta pedagogikoa bi ildoetan jartzea…  eta batzorde bilera gutxiago.. eta azpibatzordeak organigraman jartzea erabaki ahalmena izanik.
    • Bere funtzioak
    • Bilera maiztasun
    • Noiz elkartzen den
    • ..
  • Batzordeko guraso eta klaseko ordezkariak… ardura har dezatela.. (modua beraiek zehaztu dezatela)… gai orokorra baino gelako/mailako gelako gaiei egiten zaie kasu.
  • Gurasoek  ezagutza maila izan behar dute batzordeko kide izateko
  • Azpibatzordeko guraso ordezkariak aztertu…
  • Komunikazioa Watsap bidez ere errazagoa da.
  • Planifikazioa: ongi zehaztu behar dira ardurak eta ondorioak, uko egiten bada zer?
  • Komunikazio arduradun batek.. kontratazio mota aztertu beharko litzateke … hasiera batean urte beterako  komunikazio lanketa martxan jartzeko…
  • Organigarma: definitu zer den organo bakoitza, bere funtzioak, …

 

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Gaur WORLD CAFÉ dinamika Ikastolan

2017-03-23-PHOTO-00000390

Irudia | Posted on by | Iruzkin bat utzi

Bikoiztu egin dira Eusko Jaurlaritzak aztertutako ‘bullying’ kasuak

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saileko ikuskatzaileek nabarmen handitu dute eskola jazarpenari aurre egiteko jarduna, Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak atzo Donostian egindako agerraldi batean azaldu zuenez. 2015-2016ko ikasturtean 487 jazarpen kasu aztertu zituzten Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastetxeetan, aitzineko ikasturtean aztertutakoen ia bikoitza —268, 2014-2015ean—. 487 kasu horietatik 121etan frogatutzat jo zuten bullying kasuak zirela —2014-2015ean, 67tan—. Uriarteren arabera, baina, kasu gehiago aztertzeak eta identifikatzeak ez du erran nahi eskola jazarpena handitzen ari denik; Hezkuntza sailburuak uste du «gero eta sentsibilizazio handiagoa» dagoela gizartean, eta horregatik azaleratzen direla kasu gehiago. «Hainbat portaerarekin gero eta jarrera gogorragoa dugu».

Hezkuntza Sailak eman dituen lehen datuak 2008-2009koak dira, eta, orduan, ikuskatzaileek 75 kasu aztertu zituzten, eta 39tan jo zuten egiaztatutzat jazarpena. Ordutik, ikasturtez ikasturte handitu egin da aztertutako kasuen kopurua, 2013-2014tik 2014-2015era izandako jaitsiera txikian izan ezik —276 kasutik 268ra—. 2014-2015etik hurrengora, ordea, aldea inoizko handiena da. «Gure ikasle garaian geletan gertatzen ziren egoera asko oroituko ditugu guztiok», erran zien Jose Antonio Romero ikuskatzaileen buruak prentsaurrekora agertutako kazetariei. «Bada, horietako asko gaur egun ez dira onartzen».

Azken ikasturtean 487 kasu aztertu zituzten ikuskatzaileek, eta laurden batean jo zuten egiaztatutzat ikasleek jazarpena jasan zutela. Hala ere, Romerok azaldu zuen bullying-a gertatu ez dela ebatzitako kasuei ere «jarraipena» egin dietela ikuskatzaileek eta ikastetxeek, eta «neurriak» hartu dituztela «familiak eta ustezko biktimak lasaitzeko». Romerok dioenez, jazarpena detektatzeko lanean «serio hartu behar dira alertak».

Uriartek jakinarazi zuen azken ikasturtean identifikatutako 121 kasu horien %61 DBH Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzakoak direla, eta Lehen Hezkuntzako «azken aroan» ere kopurua «esanguratsua» dela. Jazarpena tipologiaren arabera ere bereizi du: egiaztatutako kasuen %43 «hitzezko erasoak» dira, eta %15,7, berriz, eraso fisiko zuzenak. Bi horien tartean, «bazterketa edo marjinazio sozial» gisa sailkatutakoa pairatu dute %25ek. Biktimen %23k cyberbulling-a jasan dute; hau da, Internet bidez egindako jazarpena. Hala ere, Romerok zehaztu du tipologiak bereiztean «kasu bakoitzean jazarpen mota nabarmenena» bereizi dutela; hau da, biktimek eraso mota bat baino gehiago jasan ahal izan dituztela.

Biktimen sexuari dagokionez, ez dago «alde nabarmenik» nesken eta mutilen artean, Romeroren arabera. Ikastetxe motari dagokionez, Uriartek adierazi du «agian kasu batzuk gehiago» detektatu dituztela publikoetan itunpekoetan baino; hala ere, sexuaren kasuan bezala, nabarmendu du ez dagoela alde erabakigarri edo bereizgarririk.

Plan bat prestatzen

Konponbideei dagokienez, Romerok jakinarazi du biktima ikastetxez aldatzea «gero eta gutxiagotan» erabiltzen dutela irtenbidetzat. Azaldu du hori egiten dutenean biktimak arreta jasotzen duela ikastetxe berrian.

Jaurlaritzak 2004an egin zuen bullying-aren kontrako protokoloa, eta Romerok oroitarazi du ordutik «lauzpabost» aldaketa egin dizkiotela. Maite Alonso Hezkuntza sailburuordeak, berriz, adierazi du jazarpenaren aurkako plan bat prestatzen ari direla «ikuskaritzaren lana osatzeko».

jarraia132505

‘Bullying’-aren aurkako telefonoa

Konponbideei dagokienez, Romerok jakinarazi du biktima ikastetxez aldatzea “gero eta gutxiagotan” erabiltzen dutela irtenbidetzat. Maite Alonso Hezkuntza sailburuordeak, berriz, adierazi du jazarpenaren aurkako plan bat prestatzen ari direla “ikuskaritzaren lana osatzeko”. Oroitarazi du Jaurlaritzak eskola jazarpena salatzeko telefono zerbitzu bat daukala: Zeuk Esan, 11611 zenbakia. “Batzuetan ikasleek hurbilekoei ere kontatu nahi ez dizkietenak konta ditzakete telefonoan”.

Iturria: Berria.eusoina

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Gora egin dute salaketek: %15,5

Salaketa kopuruan izandako gorakada argia; horixe da Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak genero indarkeriaren gorabeherak aztertzeko duen behatokiak argitaratu berri duen txostenari erreparatuta ageri den ondorioetako bat. Hara Hegoaldeko datuei gainbegiratu bat, iazko argitaratutako datuekin alderatuta: 2015ean, 5.423 salaketa izan ziren; iaz, 6.266 izan ziren. %15,5 igo da salaketa kopurua. Herrialdeka, deigarria da Nafarroako kasua: hain zuzen ere, salaketen emendatzea %26,1ekoa izan da. Estatu osoko datuei begira, tamainako igoerarik ez da izan beste inon ere. Oro har da igoera, hala ere, nabarmentzekoa; igaro urteotan parerik gabekoa. Hegoaldeko datuei erreparatuta, deigarria da sexu askatasunaren kontrako delituen igoera ere: iaz era horretako 56 delitu agertu ziren zerrendatuta, aurten 97 dira. Atzera begira, 2008an tankera horretako 30 delitu zenbatu ziren, beraz, igoera handia da.

Emakume etorkinak ziren lehengo urteko txostenean zerrendatutako biktimen %37, eta apaltze bat egon da zentzu horretan: iaz, %34 ziren. Hain justu, hemen bertan jaiotako andreen artean gehiago hazi da bortxa matxista, kanpokotik etrritakoen artean baino.

Igoerak igoera, biztanleko ipintzen diren salaketen kopuruari erreparatuta, agintariek zedarritutako sailkapenaren maila apalenean daude oraino Hego Euskal Herriko lau herrialdeak: 10.000 biztanleko 18.90-24,19 salaketa artean jasotzen dituen horretan, hain zuzen ere. Ezin lasai egon, hala ere, 10.000 emakumeko genero indarkeriaren biktima diren emakumeen tasa igo egin da urtebetean. Nabarmen: Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak iaz tasa hori Nafarroan 36,3 zela esan zuen, eta EAEn, 37,4; aurten, berriz, Nafarroan 46,2koa da, eta EAEn 42,45ekoa.

Txostenak aukera ematen du, halaber, salaketek egiten duten bideari erreparatzeko; usu andrazkoek behin auzibidea abiatu eta gero, prozedura hori bazter uztea erabakitzen dute, eta eragozpen izaten da hori. Datuek erakusten dute, ordea, beherako joera bat zentzu horretan. Datu baikorra da hori. 2015ean, 977k egin zuten atzera, eta, iaz, 662k. Salaketa kopurua aintzakotzat hartuta ateratzen diren portzentajeek erakusten dute jaitsiera, 2015ean salaketa ipini zutenen %18 izan ziren; iaz, %10. Behin kasuak epaiketara helduta, kondenan amaitzen dira gehienak: ia %80tik gora herrialde guztietan.

Datuak interesgarriak izaten dira, era berean, ikusteko babes eskakizunei zein erantzun ematen dieten auzitegiek. Iaz jakin zen 2015ean eskarien %41,7 onartu gabe geratu zirela. Lehengo urteko datuei begira, berriz, apur bat apaldu egin da zenbaki hori; Hegoaldean 1.128 eskakizun egin ziren, eta 445 bota zituzten atzera; %36, hain zuzen ere. Deigarria da, hala ere, neurri klase horiek atzera botatzegatik ipinitako salaketen kopurua; 2015ean tankera horretako 508 salaketa ipini ziren, eta, lehengo urtean, 1.232.

Adingabeen epaitegietara genero indarkeria kasuengatik heldutako auziei erreparatuz, apaltze txiki-txiki bat: iaz 21 kasu erregistratu zituzten Hegoaldeko auzitegietan; 2015ean, 23.

Iturria: Berria.eusoina

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Mannequin challengea Azpeitian, Jazarpenaren aurka

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Jazarpenaren aurkako kanpaina

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi