KIVA IKASTOLA

kiva-logoEguberrietako oporraldia amaitu ostean, Euskal Herriko 52 ikastolak martxan jarri dute dagoeneko eskola jazarpenari aurre egiteko KiVa programa. Lehenbiziko 52ak; izan ere, programa Euskal Herriko ikastola guztietara hedatzea baita helburua.  Lehen Hezkuntzako 18.419 ikasle hasi dira parte hartzen programa honetan.

Mundu mailan eskola jazarpenari aurre egin eta hura murrizteko programarik eraginkorrena da KiVa, Finlandiako Turku-ko Unibertsitateak garatutakoa. Helburua, noski, ez da jazarpenak murriztea, baizik eta bakar bat gehiago ere ez gertatzea. Ikastolek xede hori lortzeko borondate irmoa dute. Hurrengo egunetarako, ekitaldi bereziak antolatu dituzte ikastolek, KiVa programa ezagutarazi eta ikastoletan txertatzeko.

Eskola jazarpen kasu bakoitzean erasotzaile bat eta biktima bat daude, baina, datuek erakutsi moduan, baita ikusle eta lekuko ugari ere. Izan ere, eskola jazarpenaren helburua, jazarriarekiko nagusitasuna adierazteaz gainera, taldeko nagusitasuna lortzea ere bai baita, taldeko errekonozimendu soziala lortzea, alegia. Hori erakusten dute datuek: gehiago dira erasotzailearen alde jartzen direnak (%27, laguntzaileak ere batuta) biktimaren alde jartzen direnak baino (%17).

Fenomeno globala izateaz gainera, beraz, fenomeno sozial edo taldeko fenomenoa ere bada eskola jazarpena. Eta hori da, hain zuzen ere, KiVa programak azpimarratzen duen puntuetako bat. Bullyinga erauzi nahi bada, erasotzailearekin eta biktimarekin bezala, taldearekin ere lan egin beharko da, taldearen jokabidean eragiten bada, erasotzaileari lagundu edo babesa ematetik biktimarekiko enpatia lortzera igarotzen badira taldean, horrek erasotzailearen jokabidean ere eragina izango du. Horregatik indarra jartzen du KiVa egitasmoak prebentzioko proposamenetan.

Era berean, ordea, biktimari jakinarazi behar zaio, beharra du-eta hori jakiteko, helduen babesa eta laguntza dituela, eta entzun egingo diotela. Eta, noski, erasotzaileari ere aurrez aurre jarri behar zaio bere jokabide onartezina. Alegia, prebentzioarekin batera, esku-hartzea egon behar du. Mahai baten hirugarren hanka gisa, berriz, ekinbide horiei guztiei jarraipena egin behar zaie. Hori planteatzen du KiVak.

Prebentzioa lantzeko ikasmaterial jakin batzuk ekoitzi ditu (testu-liburuak, baliabide digitalak eta webgune bat, besteak beste) programa garatu duen Turkuko Unibertsitateak. Material horren bitartez, gelan lantzen dira hainbat balio, eta balio horiek landuz iristen dira eskola jazarpena bera ere jorratzera. Bullying kasuen aurrean jokabide jakin bat, hura salatzea eta biktimaren alde jartzea, bultzatzen da.

kiva-ikasleak

Eskola jazarpena detektatzeko baliabideak ere jartzen ditu KiVak irakasleen esku, ikasleek bullying kasuak modu anonimoan salatzeko aukera barne, eta eskola jazarpen kasuetan esku-hartzeko “KiVa taldea” deritzona osatzea proposatzen du. Gutxienez, hiru irakaslez osatutako taldea litzateke KiVa taldea; eta talde horretan zuzendaria edota arduradun pedagogikoa inplikatzea oso garrantzitsutzat jotzen du.

Talde berezi horiez gain, irakasle eta langile guztiak programan engaiatzea bilatzen du KiVak. Gurasoak ere bai, haientzako egindako eskuliburuen bitartez. Horrela, KiVak eskola komunitate osoa inplikatzen du eskola jazarpenaren aurkako programan. Eskola komunitate osoa inplikatuz, eskola jazarpenarekiko sentikorrago egiten dira denak, bai ikasle, bai irakasle eta langile eta baita gurasoak ere. Horrek eskola jazarpen kasu asko eragozteaz gainera, prebentzioa asko lantzen baita, gertatuz gero, haiek azkarrago detektatzea errazten du, baita kasu bakoitza konpontzeko hartu beharreko bidea eta egin beharreko urratsak erabakitzea ere.

kiva

HELBURUAK:

  • Eskola jazarpen, berdinen arteko tratu txar edo bullying kasuak prebenitu.
  • Gertatzen direnean esku-hartzeko gida-lerro argiak eman, metodoak eta prozedurak.
  • Jazarpenaren ondorioak gutxitu.
  • Eskola leku segurua izatea denontzat. Jazarpenaren kontrako jarrera ikusgai egin, eta horrela adierazi. Gurasoei argi eta garbi komunikatu.
  • Ikusle diren ikasleen jokabideen gain eragin (erasotzailearen jarrera ez dezaten saritu, erasotzailearen laguntzaileak ez daitezen izan, erasotuaren defendatzaileak izan daitezen).
    • Zenbat eta babesle gehiago, orduan eta erasotzaile gutxiago.
    • Zenbat eta babesle gutxiago, orduan eta hobeto sentitzen da erasotua.

EKINTZA OROKORRAK

  • Detekziorako galdetegiak (anonimoak dira).
  • Ikastetxeei feedback zuzena, zer nolako ekintzak planteatu azter dezaten.
  • Jarraipena.
  • Jarraibideen pakete sistematikoa irakasleentzat, ikasleentzat, ikastetxearentzat.
  • Gurasoei zuzendutako materiala: internetez gidak seme-alabekin nola hitz egin gai hauetaz.
  • Prebentziorako ekintzak 10 gaiko 3 multzotan banaturik:LH1-2koentzat, LH3-4koentzat eta LH5-6koentzat. Gai bakoitza 45 minutuko bi saiotan aurrera eramateko diseinaturik dago. Gida didaktiko zehatza dauka eta ordenagailu jokoak ere baditu gaitasunak entrenatu eta orokortzeko.
    • Lantzen direnak: taldeko arauak, enpatia, estrategi seguruak, emozioez hitz egitea, komunikazioa, asertibitatea, berdinen presioa, bulying-ean ematen diren rol desberdinak, ciberbullying-a, nola defendatu zeure burua, nola defendatu bestea, bakoitzaren erantzukizuna, errespetua, eskubideak.

EKINTZA ZEHATZAK (bullying kasua dagoenean)

  • KIVA taldeak esku-hartu behar du, ikasgelatik kanpo.
  • KIVA taldeko kideek formakuntza zehatza jasotzen dute egun oso batez (teoria, metodoak (konfrontazioarekin edo konfrontazio gabe) , praktikan nola jarri, jazarpeneko erasotzaile eta erasotuarekin elkarrizketak nola egin, gatazka eta erasoa desberdintzen trebatzeko, gurasoekin nola egin kontaktua, …).
  • Gida liburuan bullying-ari aurre nola egin zehatz mehatz azaltzen da KIVA taldeari laguntzeko.
  • Hiru partaidez osatua egotea komeni. Astero biltzea komeni (30 min) eguneratzeko, zerbait gertatu bada informazioa trukatzeko, prebentziorako bilerak, …
  • Kasuaren zenbat eta  jarraipen zehatzago egin, orduan eta hartutako akordioak errazago beteko dira. Erasotuarekin ere hitz egiten da benetan aldaketak gertatzen diren ala ez ikusteko.

PROGRAMAREN LORPENAK

  • Jaitsiera eragiten du eraso mota desberdinetan (hitzezkoak, baztertzeak, eraso fisikoak, …)
  • Antsietatea eta depresio mailak jaisten ditu.
  • Ikaskideen arteko giroa hobetzen da eta motibazio igotzen da. Hobeto sentitzen dira.
  • Ikasleak gustura badaude, gurasoek ere konfiantza gehiago dute ikastetxean.
  • Konfiantza gehiago irakasleek lagundu egiten diela (irakasleen pertzepzioa eta ikasleen adierazpena)
  • Erasotzaile eta erasotuen %-koak urtero behera egiten dute.

PROGRAMAREN MUGAK

  • Jazarpen kasuen %2-an ez dute hobekuntzarik igarri bestelako aldagaiak daudelako, kasu oso konplexuak izan daitezkeelako, baina programari esker, identifikatuta daude eta bestelako lanketa egitea ahalbidetzen du.
  • Jazarpen egoerak prebenitzeko eta lantzeko materiala da. Eguneroko gatazkei aurre egiteko planteamendua ez du barruan hartzen. Horretarako Ikasle Laguntzaileen Programa dugu gure Ikastolan.
Advertisements

msorreluz -ri buruz

Salbatore Mitxelena Ikastolako DBHko orientatzailea
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

KIVA IKASTOLA -ri erantzun bat

  1. Amabat-k dio:

    Erronka ederra denon eskuetan!!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s