Bikoiztu egin dira Eusko Jaurlaritzak aztertutako ‘bullying’ kasuak

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saileko ikuskatzaileek nabarmen handitu dute eskola jazarpenari aurre egiteko jarduna, Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak atzo Donostian egindako agerraldi batean azaldu zuenez. 2015-2016ko ikasturtean 487 jazarpen kasu aztertu zituzten Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastetxeetan, aitzineko ikasturtean aztertutakoen ia bikoitza —268, 2014-2015ean—. 487 kasu horietatik 121etan frogatutzat jo zuten bullying kasuak zirela —2014-2015ean, 67tan—. Uriarteren arabera, baina, kasu gehiago aztertzeak eta identifikatzeak ez du erran nahi eskola jazarpena handitzen ari denik; Hezkuntza sailburuak uste du «gero eta sentsibilizazio handiagoa» dagoela gizartean, eta horregatik azaleratzen direla kasu gehiago. «Hainbat portaerarekin gero eta jarrera gogorragoa dugu».

Hezkuntza Sailak eman dituen lehen datuak 2008-2009koak dira, eta, orduan, ikuskatzaileek 75 kasu aztertu zituzten, eta 39tan jo zuten egiaztatutzat jazarpena. Ordutik, ikasturtez ikasturte handitu egin da aztertutako kasuen kopurua, 2013-2014tik 2014-2015era izandako jaitsiera txikian izan ezik —276 kasutik 268ra—. 2014-2015etik hurrengora, ordea, aldea inoizko handiena da. «Gure ikasle garaian geletan gertatzen ziren egoera asko oroituko ditugu guztiok», erran zien Jose Antonio Romero ikuskatzaileen buruak prentsaurrekora agertutako kazetariei. «Bada, horietako asko gaur egun ez dira onartzen».

Azken ikasturtean 487 kasu aztertu zituzten ikuskatzaileek, eta laurden batean jo zuten egiaztatutzat ikasleek jazarpena jasan zutela. Hala ere, Romerok azaldu zuen bullying-a gertatu ez dela ebatzitako kasuei ere «jarraipena» egin dietela ikuskatzaileek eta ikastetxeek, eta «neurriak» hartu dituztela «familiak eta ustezko biktimak lasaitzeko». Romerok dioenez, jazarpena detektatzeko lanean «serio hartu behar dira alertak».

Uriartek jakinarazi zuen azken ikasturtean identifikatutako 121 kasu horien %61 DBH Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzakoak direla, eta Lehen Hezkuntzako «azken aroan» ere kopurua «esanguratsua» dela. Jazarpena tipologiaren arabera ere bereizi du: egiaztatutako kasuen %43 «hitzezko erasoak» dira, eta %15,7, berriz, eraso fisiko zuzenak. Bi horien tartean, «bazterketa edo marjinazio sozial» gisa sailkatutakoa pairatu dute %25ek. Biktimen %23k cyberbulling-a jasan dute; hau da, Internet bidez egindako jazarpena. Hala ere, Romerok zehaztu du tipologiak bereiztean «kasu bakoitzean jazarpen mota nabarmenena» bereizi dutela; hau da, biktimek eraso mota bat baino gehiago jasan ahal izan dituztela.

Biktimen sexuari dagokionez, ez dago «alde nabarmenik» nesken eta mutilen artean, Romeroren arabera. Ikastetxe motari dagokionez, Uriartek adierazi du «agian kasu batzuk gehiago» detektatu dituztela publikoetan itunpekoetan baino; hala ere, sexuaren kasuan bezala, nabarmendu du ez dagoela alde erabakigarri edo bereizgarririk.

Plan bat prestatzen

Konponbideei dagokienez, Romerok jakinarazi du biktima ikastetxez aldatzea «gero eta gutxiagotan» erabiltzen dutela irtenbidetzat. Azaldu du hori egiten dutenean biktimak arreta jasotzen duela ikastetxe berrian.

Jaurlaritzak 2004an egin zuen bullying-aren kontrako protokoloa, eta Romerok oroitarazi du ordutik «lauzpabost» aldaketa egin dizkiotela. Maite Alonso Hezkuntza sailburuordeak, berriz, adierazi du jazarpenaren aurkako plan bat prestatzen ari direla «ikuskaritzaren lana osatzeko».

jarraia132505

‘Bullying’-aren aurkako telefonoa

Konponbideei dagokienez, Romerok jakinarazi du biktima ikastetxez aldatzea “gero eta gutxiagotan” erabiltzen dutela irtenbidetzat. Maite Alonso Hezkuntza sailburuordeak, berriz, adierazi du jazarpenaren aurkako plan bat prestatzen ari direla “ikuskaritzaren lana osatzeko”. Oroitarazi du Jaurlaritzak eskola jazarpena salatzeko telefono zerbitzu bat daukala: Zeuk Esan, 11611 zenbakia. “Batzuetan ikasleek hurbilekoei ere kontatu nahi ez dizkietenak konta ditzakete telefonoan”.

Iturria: Berria.eusoina

Advertisements

msorreluz -ri buruz

Salbatore Mitxelena Ikastolako DBHko orientatzailea
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s