Gora egin dute salaketek: %15,5

Salaketa kopuruan izandako gorakada argia; horixe da Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak genero indarkeriaren gorabeherak aztertzeko duen behatokiak argitaratu berri duen txostenari erreparatuta ageri den ondorioetako bat. Hara Hegoaldeko datuei gainbegiratu bat, iazko argitaratutako datuekin alderatuta: 2015ean, 5.423 salaketa izan ziren; iaz, 6.266 izan ziren. %15,5 igo da salaketa kopurua. Herrialdeka, deigarria da Nafarroako kasua: hain zuzen ere, salaketen emendatzea %26,1ekoa izan da. Estatu osoko datuei begira, tamainako igoerarik ez da izan beste inon ere. Oro har da igoera, hala ere, nabarmentzekoa; igaro urteotan parerik gabekoa. Hegoaldeko datuei erreparatuta, deigarria da sexu askatasunaren kontrako delituen igoera ere: iaz era horretako 56 delitu agertu ziren zerrendatuta, aurten 97 dira. Atzera begira, 2008an tankera horretako 30 delitu zenbatu ziren, beraz, igoera handia da.

Emakume etorkinak ziren lehengo urteko txostenean zerrendatutako biktimen %37, eta apaltze bat egon da zentzu horretan: iaz, %34 ziren. Hain justu, hemen bertan jaiotako andreen artean gehiago hazi da bortxa matxista, kanpokotik etrritakoen artean baino.

Igoerak igoera, biztanleko ipintzen diren salaketen kopuruari erreparatuta, agintariek zedarritutako sailkapenaren maila apalenean daude oraino Hego Euskal Herriko lau herrialdeak: 10.000 biztanleko 18.90-24,19 salaketa artean jasotzen dituen horretan, hain zuzen ere. Ezin lasai egon, hala ere, 10.000 emakumeko genero indarkeriaren biktima diren emakumeen tasa igo egin da urtebetean. Nabarmen: Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak iaz tasa hori Nafarroan 36,3 zela esan zuen, eta EAEn, 37,4; aurten, berriz, Nafarroan 46,2koa da, eta EAEn 42,45ekoa.

Txostenak aukera ematen du, halaber, salaketek egiten duten bideari erreparatzeko; usu andrazkoek behin auzibidea abiatu eta gero, prozedura hori bazter uztea erabakitzen dute, eta eragozpen izaten da hori. Datuek erakusten dute, ordea, beherako joera bat zentzu horretan. Datu baikorra da hori. 2015ean, 977k egin zuten atzera, eta, iaz, 662k. Salaketa kopurua aintzakotzat hartuta ateratzen diren portzentajeek erakusten dute jaitsiera, 2015ean salaketa ipini zutenen %18 izan ziren; iaz, %10. Behin kasuak epaiketara helduta, kondenan amaitzen dira gehienak: ia %80tik gora herrialde guztietan.

Datuak interesgarriak izaten dira, era berean, ikusteko babes eskakizunei zein erantzun ematen dieten auzitegiek. Iaz jakin zen 2015ean eskarien %41,7 onartu gabe geratu zirela. Lehengo urteko datuei begira, berriz, apur bat apaldu egin da zenbaki hori; Hegoaldean 1.128 eskakizun egin ziren, eta 445 bota zituzten atzera; %36, hain zuzen ere. Deigarria da, hala ere, neurri klase horiek atzera botatzegatik ipinitako salaketen kopurua; 2015ean tankera horretako 508 salaketa ipini ziren, eta, lehengo urtean, 1.232.

Adingabeen epaitegietara genero indarkeria kasuengatik heldutako auziei erreparatuz, apaltze txiki-txiki bat: iaz 21 kasu erregistratu zituzten Hegoaldeko auzitegietan; 2015ean, 23.

Iturria: Berria.eusoina

Advertisements

msorreluz -ri buruz

Salbatore Mitxelena Ikastolako DBHko orientatzailea
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s