Bizikidetza Behatokia

ERAKETA

  • Zuzendaritza-taldeko kide bat.
  • 3 irakasle (bat etapa bakoitzeko).
  • Ikasleen 6 ordezkari.
  • Jantokiko ordezkari bat.
  • Eskola kiroleko ordezkari bat
  • Bi guraso.
  • Orientazio-saileko bi lagun.

FUNTZIOAK

  • Elkarbizitza Plana egin eta martxan jarri behar da; ondoren, planaren jarraipena eta ebaluazioa ere egin behar dugu.
  • Estamentu guztiek zuzenean hartu behar dugu parte.
  • Hezkuntza Komunitate osoari harreman positiboak sustatzeko jarduerak proposatu behar dizkiogu.
  • Guztion artean elkar zaintzeko kultura garatzen lagundu behar dugu; norberaren burua eta gainerakoena zaintzea aberastasun- eta poztasun-iturri baita denontzat (Esku-hartze prebentiboak).
  • Ikastetxearen elkarbizitza-arauak aztertu behar ditugu (agerikoa: barne araudia eta ezkutukoa: idatzita ez dagoena); araudiaren diagnostikoa egin eta hobetzeko neurriak ere abian jarri  behar ditugu.
  • Harremanak hobetzeko bidean, proposamenak, egonezinak eta iradokizunak jaso nahi ditugu estamentu guztiengandik, era horretara, gatazkak konpontzen eta elkarbizitza osasuntsua eratzen ikasteko.
  • Eguneroko martxan sortzen diren beharrak eta gatazkak kudeatu eta bideratzeko ekintza-protokoloak proposatu nahi ditugu.
  • Berdinen arteko balizko tratu txarrak edota indarkeriazko kasuak detektatu nahi ditugu (triptikoak dibulgatu, galdeketak, soziogramak, testak…) eta adostutako neurriak lehenbailehen martxan jartzen direla bermatu.
  • Lankidetza sustatu nahi dugu inguruko beste erakunde, organizazio eta entitate batzuekin, elkarbizitza positiboa eta kooperazio-kultura sustatzeko.
  • Ezinbestekoak dira komunitate osoko kideen lankidetza, konpromisoa eta erantzukizunen banaketa. Honetarako kolektibo bakoitzak argi eduki behar ditu bere funtzioak bizikidetza planaren garapenean eta funtzio horiekin ados egon.
Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s