Emaitzak

“kafelkarrizketa” dinamika

Kaixo guztio!

Iazko ikasturtean Bizikidetza Behatokiak KAFELKARRIZKETA dinamika antolatu zuen “Amesten dugun Ikastola” hausnarketa gaia hizpide hartuta. Larunbat goiz batez bildu ginen eta bertan jasotako iritzi eta proposamen horiek aintzat hartuak izan dira Plan Estrategiko berria egiteko diagnosi prozesuan.

Mila esker zuen iradokizun guztiengatik!

Ondorengo orrietan daukazue sintesi bezala aurkeztu duguna.

Bide batez, aukera hau baliatu nahi dugu aurtengo ikasturtean zehar horrelako dinamikarik errepikatzea nahiko bazenute jorratu nahi duzuen gaia adierazi eta gure aukeren arabera landu ahal izateko.

Bizikidetza Behatokiarentzat ezinbestekoa da gurasoon parte hartzea eta gonbitea luzatu nahi dizuegu gure lantaldean zuzenean parte hartzera. Anima zatoz eta erantzun e-mail honi zure izen abizenak eta harremanetarako telefonoa adieraziz.

 

NOLAKO IKASTOLA AMESTEN DUGU?GURASOAK
  IRITZIAK PROPOSAMENAK
Nolako ikasleak? Konpetenteak, zoriontsuak, partehartzaileak, autonomoak, osasuntsuak izatea, euskotarrak, esperientzien bidez ikastea modu integralean (arrazionalki eta emozionalki), errealitatera eta bizitzara egokitzeko gaitasunarekin, harremantzeko gaitasunekin eta norberaren ezagutzan sakonduz (adimen emozionala) ·         Kirol koordinatzaile figura berrikustea irabazle /galtzaile dikotomia gainditzeko eta beste eredu desberdin bat bultzatzeko entrenatzaile eta begiraleekin.

·         Ikasleen heziketa familia bertatik hasi behar da.

·         Ikastolak, familia eta ikastola batzea lortu behar du.

·         Kirol konpetizioa eredu bezala gainditu behar da, kirola bultzatu behar da disfrutatzeko eta ez lehiatzeko.

Nolako irakasle/langileak? Esperientzian oinarritutako hezkuntza bultzatzea, modu kooperatiboan landuz. Konprometitua (proiektuan inplikatua), enpatikoa, arduratsua, ondo trebatuak eta elkarren artean koordinaturik.

Ikasle bakoitzaren potentzialtasuna ateratzeko gai dena, bakoitzari behar duen arreta eskainiz.

Irakasleei dagozkien betebehar baino gehiago tokatzen zaie.

·         Ordezkoak hartzeko baremoak berrikustea.
Nolako gurasoak?   ·         Hezkidetzaren ikuspuntua langintzetara zabaltzea. Hori gurasoek aldatu behar dute. Hezkidetzako prozesuan gaude eta horretan jarraitu behar da.

·         Gurasook hezkuntza proiektua ezagutzea komeni bai eta bakoitzaren eskubide eta betebeharrak.

·         Kiroletan gurasoei atera txartela gorria erakusten duten jarrera lehiakorragatik. Jokatzeko modu egokiak bultzatu behar ditugu.

Nolako azpiegiturak? Beharrei erantzuten die. ·         Auzolanean egin daitezke instalakuntzetan hobekuntzak.
Nolako antolaketa? Gaurko metodologia bezalakoak ahalbidetzea. Taldeka banatzea lehen pausoa da eta gero beste taldeekin elkarbanatu.

Egungo  organigramak ez du funtzionatzen.

·         Kooperatiba integrala aztertu, sortu, …

·         Batzordean langile ordezkaritza eta gurasoen ordezkaritza ez luke berdina izan behar.

·         Lehendakari eta gerente inguruan talde bat sortu erabakiak azkarrean hartzeko eskumenarekin, azpibatzordeetan galdu gabe.

·         Ikastolako organigrama ondo ezagutzera eman, argi eta garbi izateko. (matrikulazio garaia ez da une egokiena). Batzordearen egiteko argi izan.

·         Gurasoak azpibatzordetara hurbildu, seme-alaben heziketan eragiteko dugun gaitasuna baliatzeko.Ez gara bezero hutsak, ez gara zerbitzu-enpresa hutsa.

·         Informazioa etxeetara ondo iristea: baliabide berriak erabili (Watsappa, face-book, …). Informazio kanalak berrikusi (ordezkariekin, zuzendariarekin, azpibatzordeekin)

Partaidetza aldetik Inplikazio falta dago, ia beti jende berdina ikusten da parte hartzen eta antolakuntzan.

Sozialki ez bazaude ohituta parte hartzera zaila da inplikatzea. Ingurukoek parte hartzen badute errazagoa da inplikatzea.

Parte hartzeko egiturak nahikoak dira.

Lana egiteko behar gaituzte baina erabaki ahalmenetan ez gaituzte kontutan hartzen eta honek frustrazioa dakar. Erabakiak kontsentsuan hartzea komeni.

Jendeak behar ez den lekutan hitz egiten du (parkean, korroetan), baina batzorde eta batzarretan.

Batzordearen egoera (organigrama) alegala da. Maila asko daude eta  erabakiak mantxotu egiten dira.

MAGOT-ek sinisgarritasuna galdu du erantzunak oso berandu edo ez delako erantzuten.

·         Komeni matrikulazio kanpainatik hasita inplikazioa eta parte hartzea sustatzea.Ikastola inplikazioa da, filosofi hau argi eduki behar da. Proiektuarekiko eskubide eta betebeharrak argi eduki behar dira..

·         Betebehar batzuek ez betetzerakoan neurri ekonomikoak sar daitezke.

·         Parte hartzeko ereduak berrikusi: talde txikitan banatu, batzarra ilargi forman edo borobilean, …

Pedagogikoki   ·         Ikuspegi kontserbatzaileak utzi eta eredu berriekin aurrera egitea. Ikastolen elkarteko hezkuntza proiektuan datorren ikuspegia sartzea poliki-poliki: konfiantzaren pedagogia, gela eta espazio irekiak, …

·         Eduki memoristikoetan soilik zentratu beharrean beste alderdi batzuetan sakontzea, gaitasunak edo konpetentziak garatzea (egoera eta erronka berrietara erantzuteko gaitasuna): lan kooperatiboa orokortzea unitate eta maila guztietara.

·         Ikaslearen ebaluazioa ez oinarritzea azterketen emaitzetan soilik: koebaluazioa, autoebaluazioa, proiektuak, …

·         LOMCEren gainetik gure hezkuntza eredu propioarekin jarraitu.

·         Ikasle guztiak ez bideratu batxiler/selektibitate/unibertsitateta. Beste lanbide motak ere behar dira.

·         Gure hezkuntza sisteman hezkuntza bereziak behar duen kabida izatea, molde berrietara egokitzea (eskola inklusiboa, …)

·         Pedagogiari tarte gehiago eskaini gurasoekin egiten diren bileretan (edukiak eta notak ez hartzea monopolio osoa). Ikasturteko mailako bilera orokorraz gain, azalpen gehiago jasotzea.

·         Etxerako lanak: irakasle bakoitzaren estiloaz haratago, ez egotea halako desberdintasunak gela batetik bestera. Etxerako lanen gaiaren azterketa sakona.

·         Pedagogia alternatiboak, biziak.

Ekonomikoki Sistema ez da eraginkorra gurasoen ekarpenekin.

Ikastolakoak “eskaliak dirudigu”. Kanpokoek beti ikusten dute ikastolakoak txosna jartzen dugula dirua biltzeko.

·         Kuotak igotzea aukera bezala ikusten da.

·         Inor ez utzi kanpoan arrazoi ekonomikoengatik: bekak eta beste diru iturriak ahalbidetu daitezke.

Advertisements