17-18 ikasturtea

Ikastolako Bizikidetza Behatokiak lau urtez aurrera eraman ditu lehenengo Bizikidetza Planean jasotako helburu eta ekintza-ildoak. Ondorengo urteetako plana finatu aurretik, elkarbizitzaren diagnostikoa zuekin egin nahi dugu helburuen lorpen maila zehaztu ahal izateko, indarguneak eta ahulguneak ere bide batez identifikatuz.

Ikastolako komunitateko kideoi ondorengo galdetegia betetzeko eskatu nahi dizuegu

beharrezkoa baitugu zuen erantzunak jasotzea martxoaren 16rako.

https://goo.gl/forms/ASX7sULS85L8EffZ2

Era berean, gonbitea luzatu nahi dizuegu martxoaren 25ean burutuko dugun “Kafe-elkarrizketa”n parte-hartzera aterako diren emaitzen analisia elkarrekin egin eta hurrengo bizikidetza planaren ekintza-ildoak elkarlanean finkatzeko.

Zuen arreta, ahalegina eta lankidetza aurrez eskertuaz, agurtzen gara.

Ondo izan.

BIZIKIDETZA BEHATOKIA

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Advertisements