Non gaude? (Gurasoak)

2010-2011 ikasturtean bizikidetzaren inguruan eginiko diagnostikoan indargune sendo eta ugari agertu zaizkigu:exito10

 

GURASOAK

 

 

Irakasleak Ikastolako proiektuarekin inplikatuak daude, konfiantza ematen digute, hurbiltasuna dago, harreman eta komunikazio ona. Irakasleen dedikazioa oso handia da. Umeak arazorik badu kontsultatzeko erraza da.

Familientzako deialdiak egiten direnean beti laguntzeko prest daude, gurasoen aldetik inplikazio altua dago. Ikastolak komunitate zentzua du eta familia askok barneratua dute. Famili eredu desberdinak errespetatuak eta integratuak daude. Ideologia desberdinetako gurasoak egon arren, heziketa eredu berdintsua dugu.

Ikasleak Ikastolara pozik etortzen dira, beraien artean arazoak badituzte irakaslearengana jotzeko ez dute arazorik (konfiantza dago).

Eskolaz kanpoko jardueretan ikastolako haur askok parte hartzen dute. Kirolari garrantzia kendu gabe, beste ekintzak ere egiten dira, aukera zabala dago.

Jangelan eta patioan: bizikidetza ona dute, nahiz espazioa txikia izan moldatzen dira. Haurrak askatasunez harremantzen dira eta irakasleak beti zaintzan dauzkate, bitartekari. Aniztasunari erantzuten zaiola bermatua dago (menuan  berezitasunak aintzat hartzen dira)

Komunikazioa eta parte hartzea erraza da(ugaria da eta kalitatezkoa), nahi duenak erraztasun guztiak baititu. Komunikatzeko kanal ugari daude (web orria, oharrak, bilerak, …). Zuzendaritza taldearekin hitz egiteko ere erraztasunak daude (bilerak jartzeko aukera eta azkar).


Identifikatu diren indartu beharreko guneak hauek izan dira: Indartu beharrekoak

GURASOAK

Ikastola kooperatiba dela ohartaraztea eta horrek dakarren konpromiso maila gurasoei betearaztea. Beraien parte hartzea dauden ekintzetan gehiago bultzatu. Beti famili berdinak inplikatzeak erre egiten du.

Ikastolak bultzatzen duen heziketa/ gizarte/ herri aukera bere garaian aitzindaria izanik orain “ondo saldu ikastola” Ikastolaren filosofia ez da behar adina ezagutzera ematen.

Irakasleekin bat etorriko den formakuntza plan paraleloak egitea gurasoentzat, hortaz heziketa ikuspegi berdintsua izango lukete.

Ikasleak parekidetasunean hezi, etxetik hasita. Botere harremanak daude ikasleen artean, errespetu falta nabariak.

Eskolaz kanpoko ekintzetako begiraleei eta monitoreei balioetan formatu umeak hezten ari direlako, ez da nahikoa bolondresa izatea. Ikastolako eragile guztiek idei bertsuak izan dezaten hezteko orduan.

Patiorako egitasmo berritzaileak ezagutu, egokitu eta aplikatu. Joko desberdinak dinamizatu orain arteko ereduak gaindituz.

Ikastolako arautegia ezagutzera emateko beharra. Aplikatzen diren neurrietan irakasleen artean adostasun falta sumatu da.

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s