Non gaude? (Ikasleak)

2010-2011 ikasturtean bizikidetzaren inguruan eginiko diagnostikoan indargune sendo eta ugari agertu zaizkigu:indizea

 

IKASLEAK

 

 

“Asko gara eta askorentzat tokia dago”. Ikastolaren gidari bezala zuzendaria pertzibitzen dute eta gurasoak honekin elkarlanean, helburu bat lortzeko norabide berdinean. Ikastola maite dute.

Ikasleak gustura daude gure ikastetxean aurrera eramaten den irakaskuntza-ikaskuntza prozesuarekin. Sumatzen dute ikastola beraietaz arduratzen dela, arlo akademikoa gaindituz.

Gustura daude tutoretzan egiten den lanketarekin. Ikasle-irakasle arteko harremana positibotzat jotzen dute.

Ikastolako antolaketak aukera ematen du ikasle guztien partaidetza bultzatzeko eta positibotzat jotzen dute mailakideen artean dagon lagun giroa, beste gelakoekin jolastea, kirola egitea, lagun on asko izatea.

Oso positibotzat jotzen dute dagoen lan giroa, binaka lan egitea, taldean aritzea elkar animatuz, gauza berriak ikastea, euskaraz aritzea, …

Gustura daude ikastolak duen funtzionamendu arautegiarekin (informatika gela, liburutegia, soinketa gela, ordutegia, ikastolako eguna nola antolatzen den, urtero egiten diren jaialdiak,…)

Gelako arauak ondo zehaztuta dituzte eta elkarbizitza proiektua aurrera eramateko eta gatazkei irtenbideak bilatzeko arau horietara jotzen dute.

Ikasleek oso argi dute zein jarrera diren elkarbizitzari laguntzen diotenak eta zein oztopatzen diotenak.


Indartu beharrekoak

Identifikatu diren indartu beharreko guneak hauek izan dira:

 

IKASLEAK

Eguneroko elkarbizitzan sortzen diren gatazka ugariak, arrazoi desberdinak direla medio: futbolean “pikatzea”, burla egitea, jotzea, baloia kentzea, besteen gauzak ez errespetatzea, engainatzea, barkamena ez eskatzea, baztertzea, arazoei barre egitea, ignoratzea, besteetaz abusatzea, jolasetan parte hartzen ez uztea, borrokan ibiltzea, bizikletak puskatzea, helduagoak gazteagoekin sartzea, elkar ez errespetatzea…

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s