Non gaude? (Langileak)

 2010-2011 ikasturtean bizikidetzaren inguruan eginiko diagnostikoan indargune sendo eta ugari agertu zaizkigu:indizea

 

LANGILEAK

 

 

Zuzendaritza taldeak berrikuntza prozesuak bideratzen dituela eta horien alde lan egiten dela baloratzen da.

Ikastolaren hezkuntza ardatzak heldutasun pertsonala, bizikidetza positiboa eta ekitatea dira.

Ikastolako antolakuntza eta kudeaketan inklusioa eta heterogenetasun –irizpideak aplikatzen dira.

Gatazkei modu eraikitzaile batez egiten zaie aurre elkarrizketa, enpatia, ezberdintasunen onarpena eta asertibitatea erabiliz. Akordioen bilaketa da ohiko estrategia.

Ikastolan komunikazioa erraza da, gardentasuna eta elkarrizketarako hurbiltasuna nagusi dira. Ordezkaritza sistemak, informazio trukea eta informazioaren itzultze prozesuak eraginkorrak dira.

Harremanetarako ereduak eta errespetuzko trataera komunitateko kolektibo guztien artean adostu egiten da.

Talde garapena zaintzen da, konpartitzea eta kooperatzea sustatzen dira.

Profesionaltasuna eta inplikazioa daude, lanerako gogo bizia, ikasteko eta erakusteko konpromisoa komunitatean ongizatea sortaraziz.


 

Identifikatu diren indartu beharreko guneak hauek izan dira:Indartu beharrekoak

LANGILEAK

Kanpotik jasotzen dugun formakuntza ikastetxean zabaltzeko gune falta etapetan, mailaka, mintegika.

Irakasleek koordinazio eta prestakuntzarako espazio eta denbora ez daukate behar beste. Lehentasunak jarri behar dira eta ondo antolatu. Batzuetan ezetz esaten jakin behar da.

Bizikidetzaren antolakuntza eta kudeaketan jokaera prebentiboak indartu behar dira presazko esku-hartzeak gutxitzeko.

Beharrezkoa da gatazkaren eraldaketa eta etikan ditugun errepertorioak eta esku-hartzeko protokoloak komunitate osoak ezagutzea eta onartzea.

 

Utzi iruzkina