Bizikidetza Planaren ekintzak

IKASLEEKIN EKINTZAK

  • Denak talde kide direla sentiarazteko eta bazterketak ekiditeko bideak bultzatu. Edonori laguntzeko prestutasuna bultzatu. Zaintzaren kultura
  • Taldean berriak diren ikasleen integrazioa bultzatzeko harrera gauzatu eta ikasle denen parte hartzea bultzatu. Zaintzaren kultura
  • Ikasleen eskubide eta betebeharrak landu etapa bakoitzaren ezaugarriak kontuan izanik.
  • Gelako ikasle ordezkarien zereginak argitu eta ikasleen ordezkaritzarako guneak azaldu.
  • Gelako bizikidetza arauak eta ikastetxeko bizikidetza arauak adostu eta komunikatzeko bideak landu (aldizkaria, muralak, zirkularrak, … )
  • Gatazken ebazpen eraikikorrean trebatu egunerokotasunean suertatzen diren egoera gatazkatsuetan: negoziazioa eta bitartekaritza.
  • Ikastolaren komunitate zentzua bultzatu ikasleen zuzeneko parte-hartze guneak eta uneak indartuz. (Jai desberdinen antolaketa, ikastolako aldizkari-buletinaren diseinuan, web-orrian ekintzak zintzilikatuz, …)
  • Bizikidetza behatokiaren funtzioak agertu eta ikastolako bizikidetza giroan eta honen hobekuntzan beraien parte-hartzeari garrantzia eman.

IRAKASLEEKIN EKINTZAK

  • Hezkuntza Proiektuan jasorik ditugun balioak eta pertsona eredua bultzatzeko beharrezkoak diren jarduerak gauzatu eta agerikoak egin kurrikulumean oinarrizko konpetentzien garapenaren bidez .
  •  Tutoretza saio lektiboen garrantzia azpimarratu ikasleentzako elkarbizitzako gaien inguruko formakuntza gune espezifiko bezala.
  • Tutoretza planean bizikidetzarako jokaera prebentiboak indartu presazko esku-hartzeak gutxitzeko. Gatazken ebazpenerako kurrikuluma txertatu. Hezkidetza jarduerak txertatu.
  • Tutoretza Planean ezarrita ditugun jarduerak gauzatu: tutorea ikaslearekin banaka; tutorea gurasoekin; tutorea beste irakasleekin; tutorea beste eragileekin.
  •  Ikaskuntza kooperatiboaren metodologian trebatu eta gelako ohiko dinamikan txertatu.
  • Gatazkaren ebazpenerako eta berdinen arteko tratu txarrak gertatzen direnerako ditugun errepertorioak eta esku-hartzeko protokoloak ezagutzea, onartzea eta beharrezkoa denean gauzatzea.
  • Bizikidetzaren inguruan detektatzen diren formakuntza beharrak identifikatu, bideratu eta beharrezkoak diren plangintzak gauzatu funtzionatzeko gure inertziek zertan eragiten duten tratu txarren egoera desberdinetan kontziente izan eta horiek ekiditeko.
  • Antolaketa mailan beharrezkoak diren neurriak adostu eta gauzatu zaintzaren kultura bermatzeko.
  • Mailako bileretan talde bakoitzaren bizikidetza egoeraren inguruan hausnarketarako parada hartu (jokabide disruptiboak dituzten ikasleak, bazterturik geratzen diren ikasleak, talde harremanak, gertatu diren gatazkak) eta beharrezkoa ikusten denean bizikidetza behatokiari komunikatu eta neurriak hartu.
  • Lankide guztien artean elkarrizketa eta lankidetza giroak sustatzen jarraitu. Komunikazio planean zehazturiko ekintzak gauzatu.
  • Langileen arteko gatazkak bideratzeko prozedurak eta neurriak finkatu: bitartekaritza guneak.
  • Bizikidetza behatokiaren funtzioak agertu eta ikastolako bizikidetza giroan eta honen hobekuntzan beraien parte-hartzeari garrantzia eman.

GURASOEKIN EKINTZAK

  • Familien inplikazioa bultzatzen jarraitu beraien seme-alaben heziketan: ikasturte hasierako mailako bilerak, guraso egunak, geletako guraso ordezkarien taldea, ikastolako web-orriaren jarraipena (Ikasgunearen jarraipena), agendaren eta Calender aplikazioaren erabilera…
  • Ikastolaren komunitate zentzua bultzatu familien zuzeneko parte-hartze guneak eta uneak indartuz, berrituz edo/eta aldatuz. (Jai desberdinen antolaketa, ikastolako aldizkari-buletinaren bidez,azpibatzorde desberdinetan parte hartuz, batzarretan eta batzordean parte hartuz, web-orrian kontsultatuz, …)
  • Ikastolak eskaintzen dituen formakuntza plangintzetan parte hartu heziketa eredu amankomunak eskaintzeko etxean eta ikastolan.
  •  Hezkuntza Proiektuan jasorik ditugun balioak eta pertsona eredua bultzatzeko beharrezkoak diren jardueretan parte hartu.
  • Bizikidetza behatokiaren funtzioak agertu eta ikastolako bizikidetza giroan eta honen hobekuntzan beraien parte-hartzeari garrantzia eman.

LANGILEEKIN EKINTZAK

  • Hezkuntza Proiektuan jasorik ditugun balioak eta pertsona eredua bultzatzeko beharrezkoak diren jarduerak gauzatu.
  • Gatazkaren ebazpenerako eta berdinen arteko tratu txarrak gertatzen direnerako ditugun errepertorioak eta esku-hartzeko protokoloak ezagutzea, onartzea eta beharrezkoa denean gauzatzea.
  • Bizikidetzaren inguruan detektatzen diren formakuntza beharrak identifikatu, bideratu eta beharrezkoak diren plangintzak gauzatu.
  • Lankide guztien artean elkarrizketa eta lankidetza giroak sustatzen jarraitu. Komunikazio planean zehazturiko ekintzak gauzatu
  • Bizikidetza behatokiaren funtzioak agertu eta ikastolako bizikidetza giroan eta honen hobekuntzan beraien parte-hartzeari garrantzia eman.

INGURUKOEKIN EKINTZAK

  • Kanpoko erakundeen kolektibo desberdinentzako hezkuntza programen eskaintza eta proposamenak aztertu eta baloratu. Egokiak direnekin lankidetza ahalbidetu.
  • Gure ikastetxean esku-hartzen duten erakunde desberdinei gure Hezkuntza Proiektuan jasorik ditugun balioak eta pertsona eredua komunikatu eta horiek bultzatzeko beharrezkoak diren jarduerak gauzatzen lagundu.
  • Gure ikasleen hezkuntza integralean parte hartzen duten kanpoko profesional desberdinekin lankidetza sustatu lortu nahi dugun heziketa eredu eta pertsona eredu komuna eraikitzeko.
  • Herrian garatzeko ekintzetan gure ikasle, irakasle eta gurasoen inplikazioa bultzatu. Herriko beste erakunde eta elkarteekin elkarlana. Hau indargunea izanik ez dugu deskuidatu behar.

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s