2013-2014 Ikasturteko ekintzak

Helburuak:

1.- Ikastolaren komunitate zentzua bultzatu familien zuzeneko parte-hartze guneak eta uneak indartuz.

EKINTZA

Guraso koperatibistek famili bazkide berriei azaldu “Ikastola, gure kooperatiba” “Ate Irekiak” egunean.

Ikastolako Talde Iraunkorrean Bizikidetzako Behatokiko gurasoek azaldu “Ikastola, gure kooperatiba” triptikoa eta Mailako Guraso Ordezkarien Taldearen bileran hausnarketa bultzatu

Guraso bezala Ikastolako gainontzeko kolektiboetako kideekin errespetuzko harremanen inguruko hausnarketa eta hobekuntzarako proposamenak

 

2.- Kideen arteko harremanak elkarrenganako errespetuan, elkartasunean eta elkarbizitzako arauen barneratzean oinarrituz.

EKINTZA

Ikasleen eskubide eta betebeharrak landu Bizikidetza Arauak adostuz eta komunikatuz Lehen Hezkuntzan

Ikasleen eskubide eta betebeharrak landu Barne Araudia aztertuz eta barneratuz Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan. Mailako guraso bileretan ere aurkeztu.

Ikastetxeko ongizate orokorraren hobekuntzan lankidetza ikuspegitik Ikasle Laguntzailearen Programarekin jarraitu eta DBH 2ra zabaldu.

“Lagun Handiak” berrikuntza proiektuarekin jarraitu (DBH 3 eta LH hasierako ikasleen artean) eta horrelako ekimenak ahalbidetzen eta bultzatzen jarraitu

Lehen hezkuntzako hasiera zikloko ikasleak adinekoekin elkartasunean eta esperientzi elkartrukean ekimenarekin jarraitu.

Ikasle bezala, Ikastolako gainontzeko kolektiboetako kideekin errespetuzko harremanen inguruko hausnarketa eta hobekuntzarako proposamenak

Helburua:

3.- Hezkuntza komunitateko kide guztien formazioa sustatu gatazkak tolerantziaz eta indarkeriarik gabe konpon ditzaten elkarbizitza positiboa bultzatuz.

EKINTZA

Gatazken ebazpenerako eta berdinen tratu txarrak gertatzen direnerako esku-hartze protokoloak ezagutzera eman eta erabili

Gatazken ebazpenerako oinarrizko prestakuntza burutu Bizikidetza behatokiko kideek eta Ikasle Laguntzaile programako partaideek

Ikastolako langile guztiek “Entzute Aktiboaren “ ikastaroan parte hartu eta martxan jarri.

Tutoretza Plana indartu ikasleentzako elkarbizitzarako gaien inguruko formakuntza espezifiko bezala.

Mailako Tutore Bileretan gela bakoitzeko harreman dinamikak behatu, aztertu eta beharrezkoa den kasuetan esku-hartu eta gurasoak informatu

Ikastolako langile bezala, Ikastolako gainontzeko kolektiboetako kideekin errespetuzko harremanen inguruko hausnarketa eta hobekuntzarako proposamenak

 Helburuak:

4.- Bizikidetza Behatokiaren funtzionamendua indartu, organo dinamikoagoa eginez.

EKINTZA

Bizikidetza Behatokiaren guraso taldea indartu kide berriekin. Guraso guztiei bertan parte hartzeko deialdia ireki.

Bizikidetza Behatokiaren blog-a sortu eta elikatu planteatu diren ekintzen oihartzuna egiteko.

Kolektibo desberdinek Bizikidetza Behatokiko blogan beren ekarpenak, gogoetak, komentarioak, balorazioak, proposamenak jartzera animatu ikastolako web gunean lotura eginez.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s