2014-2015 ikasturteko ekintzak

Helburuak:

1.- Ikastolaren komunitate zentzua bultzatu familien zuzeneko parte-hartze guneak eta uneak indartuz.

EKINTZAK
Guraso koperatibistek famili bazkide berriei azaldu “Ikastola, gure kooperatiba” “Ate Irekiak” egunean.
Ikastolako Talde Iraunkorrean Bizikidetzako Behatokiko gurasoek azaldu “Ikastola, gure kooperatiba” triptikoa eta “ZE IKASTOLA NAHI DUGU?” egitasmoa eta Mailako Guraso Ordezkarien Taldearen bileran hausnarketa bultzatu.
Guraso bezala “ZE IKASTOLA NAHI DUGU?” hausnarketa eta hobekuntzarako proposamenak zehazteko dinamikan parte hartu Ikastolako gainontzeko kolektiboetako kideekin.
“Komunikazio ez bortitza” prestakuntza tailerrean parte hartu.
“Lagunen arteko gatazketan gurasook zer egin dezakegun?”, “Heziketa estiloak familian: ze estilo erabiltzen dugu?” eta “Nerabea ulertu: nolakoa da? Zer behar du?” hitzaldietan parte hartu

 

2.- Kideen arteko harremanak elkarrenganako errespetuan, elkartasunean eta elkarbizitzako arauen barneratzean oinarritu.

EKINTZAK
Ikasleen eskubide eta betebeharrak landu Bizikidetza Arauak adostuz eta komunikatuz Lehen Hezkuntzan.
Ikasleen eskubide eta betebeharrak landu Barne Araudia aztertuz eta barneratuz Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan. Mailako guraso bileretan ere aurkeztu.
Ikastetxeko ongizate orokorraren hobekuntzan Ikasle Laguntzailearen Programarekin jarraitu eta DBH 3ra zabaldu.
“Lagun Handiak” berrikuntza proiektuarekin jarraitu (DBH 3 eta LH hasierako ikasleen artean) eta horrelako ekimenak ahalbidetzen eta bultzatzen jarraitu.
Lehen hezkuntzako hasiera zikloko ikasleak adinekoekin elkartasunean eta esperientzi elkartrukean ekimenarekin jarraitu.
Ikasle bezala, Ikastolako gainontzeko kolektiboetako kideekin errespetuzko harremanen inguruko lanketarekin jarraitu hausnarketaren ondorio garrantzitsuenekin muralak eginez.

Helburua:

3.- Hezkuntza komunitateko kide guztien formazioa sustatu gatazkak tolerantziaz eta indarkeriarik gabe konpon ditzaten elkarbizitza positiboa bultzatuz.

EKINTZAK
Gatazken ebazpenerako eta berdinen tratu txarrak gertatzen direnerako esku-hartze protokoloak ezagutzera eman eta beharrezkoa denean erabili.
“Komunikazio ez bortitza” formakuntza saioetan parte hartu.
Tutoretza Plana indartu ikasleentzako elkarbizitzarako gaien inguruko formakuntza espezifiko bezala.
Mailako Tutore Bileretan gela bakoitzeko harreman dinamikak behatu, aztertu eta beharrezkoa den kasuetan esku-hartu eta gurasoak informatu.
Ikastolako langile bezala, Ikastolako gainontzeko kolektiboetako kideekin “ZE IKASTOLA NAHI DUGU?” hausnarketa eta hobekuntzarako proposamenak luzatzeko dinamikan parte hartu.

 

Helburuak:

4.- Bizikidetza Behatokiaren funtzionamendua indartu, organo dinamikoagoa eginez.

EKINTZAK
Bizikidetza Behatokian irakasleriaren ekarpenak indartu horretarako lantalde bat antolatuz eta lan dinamika zehatza ezarriz: urtean zehar 12 bilera.
Bizikidetza Behatokiaren blog-a osatzen joan eta elikatu planteatu diren ekintzen oihartzuna egiteko.
Kolektibo desberdinek Bizikidetza Behatokiko blogan beren ekarpenak, gogoetak, komentarioak, balorazioak, proposamenak jartzera animatu ikastolako web gunean lotura eginez.
Bizikidetza Behatokiaren guraso taldea indartu kide berriekin. Guraso guztiei bertan parte hartzeko deialdia ireki.
Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s