2016-2017 ikasturterako ekintzak

1.- Ikastolaren komunitate zentzua bultzatu familien zuzeneko parte-hartze guneak eta uneak indartuz.

EKINTZAK
Guraso koperatibistek famili bazkide berriei azaldu “Ikastola, gure kooperatiba” “Ate Irekiak” egunean.
Ikastolako Talde Iraunkorrean Bizikidetza Behatokiko gurasoek azaldu “Ikastola, gure kooperatiba” triptikoa eta Mailako Guraso Ordezkarien Taldearen bileran hausnarketa bultzatu.
Ikastetxeko ongizate orokorraren hobekuntzan aurrerapausoak emateko Ikastolako gurasoentzat prestakuntza saioak diseinatu, planifikatu, dinamizatu eta gauzatu

 

2.- Kideen arteko harremanak elkarrenganako errespetuan, elkartasunean eta elkarbizitzako arauen barneratzean oinarritu.

EKINTZAK
Ikasleen eskubide eta betebeharrak landu Bizikidetza Arauak adostuz eta komunikatuz Lehen Hezkuntzan.
Ikasleen eskubide eta betebeharrak landu Barne Araudia aztertuz eta barneratuz LHko 3. zikloan eta DBHn. mailako guraso bileretan ere aurkeztu.
KIVA programaren ezarpena planifikatu, prestakuntza jaso, martxan jarri eta dinamizatu LH osoan zehar.
Ikastetxeko ongizate orokorraren hobekuntzan Ikasle Laguntzailearen Programarekin jarraitu eta LH6tik DBH 4ra.
“Lagun Handi-Lagun Txiki”  proiektuarekin jarraitu (DBH 3 eta LH hasierako ikasleen artean eta ahal den neurrian DBH4ra zabaldu) eta horrelako ekimenak ahalbidetzen eta bultzatzen jarraitu.
Lehen hezkuntzako hasiera zikloko ikasleak adinekoekin elkartasunean eta esperientzi elkartrukean ekimenarekin jarraitu: “Belaunaldien arteko lokarria”.

3.- Hezkuntza komunitateko kide guztien formazioa sustatu gatazkak tolerantziaz eta indarkeriarik gabe konpon ditzaten elkarbizitza positiboa bultzatuz.

EKINTZAK
Gatazken ebazpenerako eta berdinen tratu txarrak gertatzen direnerako esku-hartze protokoloak ezagutzera eman eta beharrezkoak direnean erabili.
KIVA programak eskatzen duen sentsibilizazio eta prestakuntza jarduerak planifikatu, dinamizatu eta gauzatu.
Ikastetxeko ongizate orokorraren hobekuntzan aurrerapausoak emateko Ikastolako langileentzat prestakuntza saioak diseinatu, planifikatu, dinamizatu eta gauzatu


4.- Bizikidetza Behatokiaren funtzionamendua indartu, organo dinamikoagoa eginez
.

EKINTZAK
Bizikidetza Behatokiaren blog-a osatzen joan eta elikatu planteatu diren ekintzen oihartzuna egiteko.
Kolektibo desberdinek Bizikidetza Behatokiko blogean beren ekarpenak, gogoetak, komentarioak, balorazioak, proposamenak jartzera animatu ikastolako web gunean lotura eginez.
Bizikidetza Behatokiaren guraso taldea indartu kide berriekin. Guraso guztiei bertan parte hartzeko deialdia ireki.
Bizikidetza giroaren diagnostikoa egin lau urterako Bizikidetza Plan berriaren oinarri bezala.
2016-2020 Bizikidetza Planaren hausnarketa, diseinua, onarpena eta hedapena gauzatu.
Advertisements