2018-2019 ikasturterako ekintzak

1.- Elkarbizitza positiborako, ikastolako komunitate osoaren sentsibilizazioa eta inplikazioa erraztera bideratutako ekintzak.

EKINTZAK
Guraso koperatibistek famili bazkide berriei azaldu “Ikastola, gure kooperatiba” “Ateak Zabalik” egunean.
DBH4ko ikasleek famili bazkide berriei azaldu Ikastolan izan duten esperientzia “Ateak Zabalik” egunean.
Ikastolako guraso bilkuran Bizikidetza Behatokiko gurasoek azaldu “Ikastola, gure kooperatiba” triptikoa eta hausnarketa bultzatu.
Ikastolako komunitateko kide guztiek parte hartzeko guneak balioan jarri eta beraietan parte hartzeko mezuak zabaldu.
Gurasoen parte-hartze guneak adierazteko triptikoa berritu komunikazio taldearen lankidetzarekin.

 

2.- Ikastolan elkarbizitza giro ona lortzera bideratutako ekintzak.

EKINTZAK
Ikasleen eskubide eta betebeharrak landu Bizikidetza Arauak adostuz eta komunikatuz Lehen Hezkuntzan.
Ikasleen eskubide eta betebeharrak landu Barne Araudia aztertuz eta barneratuz LHko 3. Zikloan eta DBHn. Mailako guraso bileretan ere aurkeztu. Hezkuntza neurri zuzentzaileen katalogoa prestatzea.
KIVA programaren ezarpena planifikatu, prestakuntza jaso, martxan jarri eta dinamizatu LH osoan zehar eta DBHko lehenengo zikloan.
LH6, DBH1 eta DBH2ko ikasleekin mugikor eta sare sozialen erabilera egokiaren inguruko lanketa prebentiboa Bidelagunen eskutik
Ikastetxeko ongizate orokorraren hobekuntzan Ikasle Laguntzailearen Programarekin jarraitu LH6tik DBH 4ra.
Ikastetxeko ongizate orokorraren hobekuntzan “Adostokiak” proiektua abian jarri LHn.
“Lagun Handiak” berrikuntza proiektuarekin jarraitu (DBH 3 eta LH hasierako ikasleen artean eta ahal den neurrian DBH4ra zabaldu) eta horrelako ekimenak ahalbidetzen eta bultzatzen jarraitu.
Lehen hezkuntzako hasiera zikloko ikasleak adinekoekin elkartasunean eta esperientzi elkartrukean ekimenarekin jarraitu: “Belaunaldien arteko lokarria”.

 

3.- Hezkuntza komunitateko kide guztien formazioa sustatu gatazkak tolerantziaz eta indarkeriarik gabe konpon ditzaten elkarbizitza positiboa bultzatuz.

EKINTZAK
“Komunikazio ez bortitza” formazioa ikastolako langile guztientzat bi saio orokor eta bat etapaka Nerea Mendizabalen eskutik.
Gatazken ebazpenerako eta berdinen tratu txarrak gertatzen direnerako esku-hartze protokoloak ezagutzera eman eta beharrezkoa denean erabili.
KIVA programak eskatzen duen sentsibilizazio eta prestakuntza jarduerak planifikatu, dinamizatu eta gauzatu.
Udalak bultzaturiko “Herri hezitzailea”deritzon ekimenean parte hartuz, ikasturte honetan Bullying gaiaren inguruko ekintzetan parte-hartzea bultzatu: Bullying-ari buruzko antzerkia, Modelon, 2019ko urtarrilaren 30ean, arratsaldeko 19:00etan, Giza liburuak, Sanz enean, otsailaren 6an, arratsaldeko 19:00etan eta Gurasoen mahaiak,otsailaren13an, arratsaldeko 19:00etan
LH5, LH6, DBH1 eta DBH2ko gurasoentzat mugikor eta sare sozialen erabilera egokiaren inguruko lanketa prebentiboa Bidelagunen eskutik.

 

4.- Inklusioa, ongizate emozionala eta guztien arrakasta ziurtatzeko ekintzak.

EKINTZAK
“Aktiboak elkarlanean” lantaldea berrantolatu eta urteko ekintzak planifikatu, gauzatu eta baloratu talde lanak sustatuz.
“Zailtasunak antzeman” lantaldea berrantolatu eta urteko ekintzak planifikatu, gauzatu eta baloratu Aniztasun plana osatuz.
“Ebaluazio Integrala” lantaldea martxan jarri eta urteko ekintzak planifikatu, gauzatu eta baloratu ikasle guztien arrakasta bultzatuz.
HPBko ikasleak dauden mailetako eskolaz kanpoko jardueretan ikasle horiek aintzat hartzea eta benetako parte-hartzea sustatzeko neurriak proposatzea.

 

5.- Berariazko planen prestaketa eta garapena.

EKINTZA
Hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko plana eguneratu, gauzatu eta baloratu.
Kirol azpibatzordeari eskola kirola mixtoa izatearen ekimena bultzatzeko eskatu.
Tutoretza plana eguneratu, gauzatu eta baloratu KIVa saioak eta Ikasle Laguntzaileen programaren saioak txertatuz.
Aniztasun plana diseinatu, gauzatu eta baloratu.
KIVa programa abian jarri DBH2an eta DBH1ean eta LHn iazko lanari jarraipena eman.
Ikasle Laguntzaileen programa eguneratu, gauzatu eta baloratu.
Ikasgeletan adostokiak proiektua diseinatu, aurrera eraman eta baloratu.

 

6.- Bizikidetza Behatokiaren funtzionamendua indartu, organo dinamikoagoa eginez.

EKINTZA
Bizikidetza Behatokiaren blog-a osatzen joan eta elikatu planteatu diren ekintzen oihartzuna egiteko.
Kolektibo desberdinek Bizikidetza Behatokiko blogean beren ekarpenak, gogoetak, komentarioak, balorazioak, proposamenak jartzera animatu ikastolako web gunean lotura eginez.
Bizikidetza Behatokiaren guraso taldea indartu kide berriekin. Guraso guztiei bertan parte hartzeko deialdia ireki.
Bizikidetza giroaren diagnostikoa egin LH5ean eta DBH3an soziobullying galdetegiak pasatuz eta ateratako emaitzak aztertuz.
2017-2021 Bizikidetza Planaren onarpena eta hedapena gauzatu.
Ikastolako elkarbizitzaren bilakaeraren jarraipena egin datuak jasoz jakinarazpen idatzien sintesia eginez eta erabili diren estrategien bilduma osatuz.
Advertisements