Gurasoenak

170. Artikulua.- Ikasleen gurasoen eskubideak

KOOPERATIBAREN BAZKIDE IZATEKO ESKUBIDEA

Ikastolako ikasleen gurasoak direnez, Salbatore Mitxelena Irakaskuntza Kooperatibaren bazkideak dira eta ondorioz, gobernu egituran eta Ikastolaren eginkizunetan, dagozkien gaietan, parte hartzeko eskubidea dute.

GURASOEN (EDOTA LEGEZKO TUTOREEN) ESKUBIDEAK HEZKUNTZAN

Beren seme‑alabekiko dituzten eskubideak ondorengo bi alor hauetan zehazten dira:

  1. Ikastolako hezkuntz funtzionamenduari dagokionez

1.1.  Ikastolak onartzen duen Hezkuntza Proiektuan parte hartzea eta horren berri jasotzea, beren seme‑alabak aipaturiko proiektuaren arabera heziak izan daitezen.

1.2.  Hezkuntza Proiektu horrek legeek araututako gutxiengo helburu eta orientabideak hartuko ditu kontuan, ikasleak beste ikastetxe batzuetara joatea edota ondorengo ikasketen aurrean jarraipena ziurtatua izan dezan.

1.3.  Beren seme‑alaben hezkuntzari buruzko informazio sistematikoa jaso ahal izatea, horretarako Ikastolak antolatu behar dituen bilera, elkarrizketa eta harremanen bidez.

1.4.  Aipaturiko informazio horrek beren seme‑alaben aprobetxamendu akademikoa, jokabideak eta jarrerak aztertuko ditu, kontuan hartuz gainera, bere tutoreak ematen dituen beste zenbait balorazio eta argibide.

1.5.  Seme‑alabekiko ikasketen egoera berezietan konpontzeko hartzen diren neurrien berri ezagutu eta erabaki hauetan iritzia ematea. Halaber, tutoreak eta irakasle taldeak beren seme‑alabak ikasturtea errepikatu beharra agertu eta legeak behartzen ez dituzten kasuetan, erabakian parte hartzea.

1.6.  Dagozkien eskaerak eta kexuak aurkeztu ahal izatea, idatziz, irakasleei edo kooperatibako Gobernu Organoei, beren seme-alaben heziketa prozesuari buruz, eta haiek kooperatibako edozein jardueratan jasotzen duten arreta eta zainketari buruz, Araudi honetan ezarrita dauden bideei eta Zuzendaritzak jarritako arauei jarraituta (Barne Araudi honetako 172. Artikulua).

1.7.  Beren seme-alabak eskolatuta dauden ikasgelako gurasoen ordezkari hautatua izatea, eta orobat, indarrean dauden partaidetza-organoetan.

  1. Irakasleei dagokienez

2.1.  Gurasoek irakasle bakoitzak lantzen duen gaiaren programazioa ezagutzeko eskubidea dute eta halaber, erabiltzen diren ebaluaketa irizpideak eta lortutako emaitzak.

  • Irakasleren batek gurasoen edo beren seme‑alabekiko eskubideen aurka jokatuko balu, zuzendaritzan kexa agertuko du.

171. Artikulua. Gurasoen betebeharrak

Oro har, gurasoek eskubidea duten bezala, Hezkuntza Proiektuan parte hartu eta ezagutzeko, Hezkuntza Proiektu honen Izaera, Helburu, Funtzionamendua eta gainontzeko Araudia errespetatu eta onartuko dute.

  1. BEREN SEME‑ALABEN HEZKUNTZAN ELKARKIDETZA ESKAINI

1.1.  Beren seme-alaben heziketan dagozkien betebeharrak onartzea, eta, horregatik, Ikastolako estamentuekin eta talde profesionalekin elkarlanean aritzea, hartan aktiboki parte-hartzeko.

1.2.  Beren seme‑alaben hezkuntzari dagokion beren egoera pertsonala, familiarra edota sozialari buruzko informazioa ematea, Ikastolako arduradun desberdinek eskatu edota beraiek zuzenean eskainita eskola-prozesuan eman beharreko orientabidea eta laguntza errazteko.

1.2.  Gurasoek, seme‑alaben heziketaren eragile nagusiak direnez, arazoak  hezkuntza arduradunekin tratatuko dituzte zuzenean eta ez seme‑alaben bitartekaritza erabiliz.

1.3.  Ikastolak antolatzen dituen bilera edo elkarrizketak erabiliz, tutore edo arduradunekin hitz egitera etortzea; are gehiago, dei bereziren bat jasoko balute.

1.4.  Bilera eta elkarrizketetarako finkatutako egun eta orduak errespetatzea, agertu ezin denean aldez aurretik tutorea edo irakaslea ohartzea, eta premiazkoa ez bada eskolorduetan geletara ez sartzea.

  1. IKASTOLAKO FUNTZIONAMENDUARI DAGOKIONEZ

Gurasoek Ikastolako funtzionamendua hobetzeko laguntza eskaini, batez ere gai hauetan:

2.1.  Seme‑alaben asistentzia eta puntualitate ezaren arrazoiak idatziz justifikatu.

2.2.  Seme‑alabak Ikastolara txukun eta puntual bidali.

2.3.  Ekintza eskolar eta osagarrietan behar duten materialaz hornitu eta behar bezala erabiltzen dutela begiratu.

2.4.  Ikastolako materiala, altzariak, instalazioak eta autobusak begirunez eta zuzen erabili behar dituztela adierazi, nahita egindako puskaketen erantzule direla jakinik.

2.5.  Hezkuntza komunitateko kide guztiek merezi dute beren errespetua eta gai horri buruzko hutsune posibleei garrantzi handia ematen saiatu.

  1. IKASTOLAREKIKO HARREMANAK

Ikasleei dagokien edozein motatako informazioa beren gurasoei edo legezko tutoreei emango zaie. Dena den, guraso edota legezko arduradunek arau hauek hartuko dituzte kontuan:

3.1.  Ikasturte hasieran gurasoei bidalitako egutegi orokorrean tutoreekin elkarrizketatzeko egunak adierazten dira. Araudi hau errespetatuko da Gurasoen Betebeharretako 1.4. puntuak dioenaren arabera.

3.2.  Ohiz, gurasoek irakasleekin hitz egiteko eskolorduak errespetatuko dituzte, urgentziaz edo presazko gaien berri emateko ez bada.

3.3.  Ikastolak ikasturte bakoitzaren hasieran guraso guztiei bidaliko dizkie Ikastolaren funtzionamendu orokorraren atal desberdinak: eskola egutegia, ordutegia, tutoreen kokapena… Gurasoren batek bere seme‑alabek egiteko hori osoki bete ezin dutela ikusiko balu, tutorearekin jarriko da harremanetan arazoei konponbide egokiena eman eta Zuzendariaren oniritzia jasotzeko.

3.4.  Ikastolako kide anitzeko organoetan gurasoen ordezkari gisa hautatua izatea onartzea.

3.5.  Barne Araudi hau eta Batzar Nagusitik, Batzordetik eta Zuzendaritza taldetik datozen gainerako funtzionamendu arauak eta jarraibideak errespetatzea.

  1. INSTALAZIOEN ERABILPENARI DAGOKIONEZ

Gurasoek Ikastolako instalazioak erabil ditzakete, erabilpen denborak ikasleen lana oztopatzen ez duen bitartean eta ondorengo arrazoiekin antolatzen direnean:

4.1.  Ikastola edo seme‑alaben heziketaz bilera, hitzaldi, eta abar antolatzen direnean.

4.2.  Kultur jarduerak, herriko ospakizun, festa eta ekitaldiak antolatzeko.

4.3.  Beren prestakuntzarekin zerikusia duten gaiak antolatu eta garatzeko.

Bilera hauen eskabidea Zuzendariari egingo zaio hiru egun lehenago gutxienez, gaia, eguna, ordua eta iraupena agertuz.

Beste bilera guztietarako baimena Ikastolako Instalazioak erabiltzeko araudian zehazten denaren arabera egingo da.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s