Ikasleenak

  1. Artikulua
  1. Ikasle guztiek eskubide eta betebehar berberak dituzte. Eta beren adinaren eta egiten dituzten ikasketen mailaren arabera baliatuko dituzte eskubide eta betebehar horiek.
  2. Ikasleek beren eskubideak baliatuko dituzte, beren betebeharrak betetzea eta ikastolako gainerako kideen eskubideak aintzat hartu eta errespetatzea bazter utzi gabe.
  3. Ikastolako kide guztiek ikasleen eskubideak errespetatu behar dituzte. Beste guztien eskubideen errespetua izango da ikasleentzako muga beren eskubideez baliatzerakoan.
  4. Ikastolako gobernu-organoek eta irakasleek ikasleen eskubideak egoki baliatzen direla eta betebeharrak zorrotz betetzen direla bermatuko dute.
  1. Artikulua

Ikastolako ikasleek honako eskubide hauek dituzte:

  1. Beren nortasuna guztiz garatzeko aukera emango dien hezkuntza integrala jasotzeko eskubidea.
  2. Ikasle adingabeen kasuan, Ikastolaren nahiz irakasleen arreta berehala jasotzeko eskubidea.
  3. Ikastolak haien ohorea, intimitatea eta irudi propioa babesteko eskubidea.
  4. Errendimendu akademikoaren balioespen objektiboa izateko eskubidea.
  5. Eskola- eta lanbide-orientaziorako eskubidea.
  6. Osotasun, nortasun eta duintasun pertsonalerako eskubidea.
  7. Kontzientzia-askatasunerako eskubidea.
  8. Ikastolan biltzeko eskubidea.
  9. Elkartzeko eskubidea.
  10. Ikastolako jardueran eta bizimoduan parte hartzeko eskubidea.
  11. Informazio egokia bilatzeko, jasotzeko eta erabiltzeko eskubidea.
  12. Aukera-berdintasunerako eskubidea.
  13. Gizarte-babeserako eskubidea.
  1. Artikulua

Ikastolako ikasleek honako betebehar hauek dituzte:

  1. Bakoitzak berari dagokion neurrian ikasten ahalegintzeko betebeharra.
  2. Prestakuntza-jardueretan parte hartzeko betebeharra.
  3. Bertaratzeko betebeharra.
  4. Bizikidetza errazteko betebeharra.
  5. Ikastolako kide guztien kontzientzia-askatasuna, erlijioaren eta moralaren arloko sinesmenak, eta duintasuna, osotasuna eta intimitatea errespetatzeko betebeharra.
  6. Ikastolako arauak errespetatzeko betebeharra.
  7. Instalazioak errespetatzeko betebeharra.

 

Ikasleen Betebeharrak Haustea

  1. Ikasleen betebeharrak ez betetzea beti hartuko da, gutxienez,  jokabide desegokitzat. Ez-betetze horrek hezkuntza-komunitateko gainerako kideei beren eskubideak baliatzea eta betebeharrak betetzea eragozten dien neurrian, Ikastolako bizikidetzaren aurkako jokabidetzat edo bizikidetza horri kalte larria eragiten dion jokabidetzat hartuko da.

Jokabide desegokiak

Hona hemen jokabide desegokien zerrenda:

  1. Justifikatu gabeko puntualtasun-hutsegiteak.
  2. Justifikatu gabeko bertaratze-hutsegiteak.
  3. Ikastolako instalazioei, Ikastolako materialari edo hezkuntza komunitateko gainerako kideen gauzei kalteak eragitea ,
  4. Zabarkeriagatik gertatzen denean.
  5. Irakasleek edo agintari akademikoek agindutakoa ez betetzea, betiere ikasleak haiek mespretxatzen eta iraintzen ez baditu edo diziplina nahita hausten ez badu; baita Ikastolako gainerako langileek beren jardunean emandako aginduei jaramonik ez egitea ere.
  6. Ikastolako kideen aurkako adeitasunik ezako jarrera, keinu edo hitzak.
  7. Ikastolako gobernu-organoak bere eskumenen eremuan debekatutako ekipoak, materialak, jantziak edo aparatuak Ikastolara eramatea.
  8. Ikastolako ekipamendua (elektronikoa, mekanikoa, telefonikoa, informatikoa edo zeinahi motatakoa) baimenik gabe edo baimendutakoak ez diren helburuetarako erabiltzea.
  9. Ikastolako langileei gezurra esatea edo informazio faltsua ematea, betiere horrek hezkuntza-komunitateko inori kalterik eragiten ez badio.
  10. Kalifikaziorako baliatuko diren azterketa, proba edo ariketetan kopiatzea edo besteei norberarena kopiatzen erraztea, edo azterketa, proba edo ariketa horietan baimenduta ez dauden material edo aparatuak erabiltzea.
  11. Hartarako baimenik ez dutenei Ikastolan sartzeko aukera erraztea edo haiekin sartzea, Ikastolako bizikidetza-arauen edo gobernu-organoen jarraibideen aurka.
  12. Ikaskideen gauzak nahita erabiltzea, haien borondatearen aurka.
  13. Norberaren betebeharren beste edozein ez-betetze, betiere hezkuntza-komunitateko gainerako kideei beren eskubideak baliatzea galarazten, oztopatzen edo eragozten ez badie, eta jokabide hori Ikastolako bizikidetzaren aurkako jokabide gisa edo bizikidetza horri kalte larria eragiten dion jokabide gisa sailkatuta ez badago.

Ikastolako bizikidetzaren aurkako jokabideak

Hona hemen Ikastolako bizikidetzaren aurkako jokabideen zerrenda:

  1. Ikastolako aginte-organoek edo langileek beren eginkizunen jardunean emandako aginduak ez betetzea, betiere horrekin batera diziplinarik eza agertzen bada edota irainak, mespretxuak, desafioak edo mehatxuak egiten badira.
  2. Ikastolako edozein kideren aurkako mehatxuak edo irainak, betiere jokabide horiek ikastolako bizikidetzari kalte larria eragiten dioten jokabide gisa sailkatuta ez badaude, baita honako hauek ere: hezkuntza-komunitateko gainerako kideen aurkako keinuak edo jarrerak, ezbairik gabe erasotzeko saiakeratzat edo mehatxutzat har daitezkeenak.
  3. Azterketa-ereduak lapurtzea edo erantzunak kopiatzea, eta horiek guztiak hedatzea, saltzea edo erostea.
  4. Noten buletinetan edo gurasoentzako nahiz legezko ordezkarientzako beste edozein dokumentutan edo jakinarazpenetan aldaketak egitea, eta, ikasle adingabeei dagokienez, dagokien hartzaileei ez ematea edo erantzunak aldatzea.
  5. Kalteak eragitea bidegabeko erabileragatik Ikastolako lokalei, altzariei, materialari edo dokumentuei, edo hezkuntza-komunitateko gainerako kideen gauzei, jokabide hori Ikastolako bizikidetzari kalte larria eragiten dion jokabidea ez bada.
  6. Ikastolako Ordezkaritza Organo Gorenak (edo Eskola Kontseiluak) hartutako baliozko erabakiak nahita ez betetzea.
  7. Besteek ohorerako, intimitaterako eta irudi propiorako duten eskubidea ez errespetatzea, haiek, edo, hala badagokio, haien gurasoek edo legezko ordezkariek, baimena eman gabe grabazio-baliabideak erabiliz.
  8. Beste edonori bere eskubidea baliatzeko aukera galaraztea, indarkeria fisikoa nahiz psikikoa erabili gabe, eta beste edonor bere borondatearen aurka zerbait egitera behartzea, betiere indarkeria fisikoa nahiz psikikoa erabili gabe.
  9. Ordena nahasten duten portaerak autobusean edo eskolako jangelan, bai bakarka bai taldean, eta betiere bizikidetzan kalte larria eragiten ez badute.
  10. Ikastolako edozein kiderengan lesio fisikoak eragin ditzaketen objektuak zuhurtziarik gabe erabiltzea.
  11. Ikastolako langileei gezurra esatea, informazio faltsua ematea edo norberaren nortasuna ezkutatzea, horren ondorioz hezkuntza-komunitateko beste kide batzuei kalte egiten bazaie.
  12. Diskriminazioa dakarren edozein ekintza edo jokabide, diskriminazio horren arrazoia edozein izanik ere: jaiotza, adina, arraza, sexua, egoera zibila, orientazio sexuala, gaitasun fisikoa edo psikikoa, osasun-egoera, kultura, erlijioa, sinesmena, ideologia, edo beste edozein egoera edo zirkunstantzia pertsonal, ekonomiko edo sozial, betiere bizikidetzan kalte larria eragiten duen jokabidetzat hartzen ez bada.
  13. Aurreko artikuluan adierazitako jokabide desegokiren bat gehienez ere hiru aldiz egitea hiruhileko akademiko berean, betiere aurreko biak zuzendu badira (izan ere, zuzendu ez badira, barkatu egin direla ulertu behar da eta, beraz, ezin dira gerora aintzat hartu) eta, ikasle adingabeei dagokienez, gurasoei edo legezko ordezkariei jakinarazi bazaizkie.
  14. Ikasleen betebeharrak ez betetzea dakarren beste edozein jokabide, betiere hezkuntza-komunitateko gainerako kideei beren eskubideak baliatzea edo beren betebeharrak betetzea eragozten badie eta jokabide hori hurrengo artikuluan bilduta ez badago, Ikastolako bizikidetzari kalte larria eragiten dioten jokabideen artean, hain zuzen ere.

 

Ikastolako bizikidetzari kalte larria eragiten dioten jokabideak

Hona hemen bizikidetzari kalte larria eragiten dioten jokabideen zerrenda:

  1. Ikastolako gobernu-organoekiko edo beren eskumenak betetzen diharduten irakasleekiko diziplina eza, ekintza edo obedientzia-ukatze esplizitu guztiak, ezarritako neurri zuzentzaileak betetzeari uko egitea barne, baita hezkuntza-komunitateko kideen aurkako adierazpen biziki iraingarriak ere, irain horiek edozein modutan adierazita egon arren: ahoz, idazki bidez, edo baliabide informatikoak edo ikus-entzunezkoak erabiliz.
  2. Diskriminazioa dakarten edo adierazten duten irainak erabiltzea, diskriminazio horren arrazoia edozein izanik ere: jaiotza, adina, arraza, sexua, egoera zibila, orientazio sexuala, gaitasun fisikoa edo psikikoa, osasun-egoera, hizkuntza, kultura, erlijioa, sinesmena, ideologia, edo beste edozein egoera edo zirkunstantzia pertsonal, ekonomiko edo sozial.
  3. Pertsona batenganako jazarpen sexista, bere sexua dela-eta eta bere borondatearen kontra, hitzez, hitzik gabe edo fisikoki zuzendutako edozein jokabide halakotzat hartuta, jokabide horren helburua edo ondorioa pertsona horren duintasuna erasotzea edo kikilduta, etsai, makurrarazita, irainduta edo laidoztatua sentiarazteko giroa sortzea bada.
  4. Hezkuntza-komunitateko edozein kideren aurkako eraso fisiko edo psikologikoa.
  5. Ikastolako hezkuntza-komunitateko kideak beren osasunerako eta osotasun pertsonalerako oso kaltegarriak diren jokaerak egitera bultzatzea, hala nola tabakoa, alkohola eta drogak kontsumitzera bultzatzea. 11. 5 artikuluak argi eta garbi esaten du “eskola-eremuan ez da inola ere tabakoa, alkohola edo bestelako drogarik edukitzen eta kontsumitzen utziko ”. Hala, baliteke halako substantziak edukitze hutsa, kontsumitu ez arren, ikastolako bizikidetzari kalte larria eragiten dioten jokabidea izatea, “ikastolako hezkuntza-komunitateko kideak beren osasunerako eta osotasun pertsonalerako oso kaltegarriak diren jokaerak egitera bultzatzea ” den neurrian ”).
  6. Bizikidetzaren aurkako jokabide guztiak, taldean egiten direnean edo haien berri nahita zabaltzen denean, ahoz, idazki bidez, ikus-entzunezko baliabideen edo baliabide informatikoen bidez; baita berdinen arteko tratu txarreko egoeretan parte hartzen dutenean ere.
  7. Liskar edo jokabide erasokorrak eragitea edo jokabide horietan parte hartzea, betiere kalte fisiko nahiz psikikoa eragiteko arrisku larria sortzen bada.
  8. Nahita kalteak eragitea Ikastolaren instalazioetan edo ondasunetan, Ikastolako langileei, beste ikasle batzuei edo beste pertsona batzuei, bai bakarka bai taldean.
  9. Ordena nahasten duten jokabideak autobusean edo eskolako jangelan, betiere hezkuntza-komunitateko edozein kiderentzako egoera arriskutsuak sortzen badituzte.
  10. Grabazio-baliabideak erabiliz, besteek ohorerako, intimitaterako eta irudi propiorako duten eskubidea ez errespetatzea, aldez aurretik haiek, edo, hala badagokio, haien gurasoek edo legezko ordezkariek, horrelakorik nahi ez dutela esanbidez adierazi badute.
  11. Ikastolako jarduneko egintzetan beste edonoren izena erabilita aritzea.
  12. Euskarri idatzian edo informatikoan dagoen eskolako dokumenturen bat edo erregistroren bat kaltetzea, trukatzea edo aldatzea, baita dokumentu akademikoak ezkutatzea edo baimenik gabe ateratzea ere.
  13. Delitua edo zigor-arloko hutsegitea den edozein egintza, nahita egin bada.
  14. Ikasturte berean gehienez ere hiru aldiz egitea aurreko artikuluan adierazitako bizikidetzaren aurkako edozein jokabide, artikulu horren 1.m) idatz-zatian bildutakoa izan ezik, betiere aurreko biak zuzendu badira (izan ere, zuzendu ez badira (jokabide desegokiak beharrezko prozeduraz jaso ez badira), barkatu egin direla ulertu behar da eta, beraz, ezin dira gerora aintzat hartu) eta, hala badagokio, gurasoei edo legezko ordezkariei jakinarazi bazaizkie.
  15. Edozein pertsonak duen osasunerako, osotasun fisikorako, adierazpen-askatasunerako, parte hartzeko, biltzeko, diskriminaziorik ez jasateko, ohorerako, intimitaterako eta norberaren irudirako eskubidea ez errespetatzea.

 

Jokabide hauek guztiak, dagokien neurri zuzentzaileak dituzte, neurria jokabidearen araberakoa izanik.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s