Irakasleenak

59. Artikulua.- Irakaslearen funtzioak eta betebeharrak

Funtzio orokorra

Irakaskuntza‑jardueraren arduradun zuzena eta hezitzailea da. Ikasleen eta taldearen gaitasunak konpetentzien baitan garatzea  bere ardura izango da.

Funtzionatzeko erlazioak

Bere etapa‑zikloko tutore eta irakasleekin koordinatuko da batez ere, Zuzen‑zuzenean, Koordinatzaile Pedagogikoarekin izango ditu harremanak  .

Orientazio departamentuko laguntza gelako irakaslearekin koordinatuko da hainbat ikasleren kasua bideratzeko.

Hautaketa

Talde pedagogikoaren iradokizunak kontuan harturik, mahai paritarioak aukeratzen du. Lan adskripzioari dagokionez, Talde Pedagogikoak markatzen ditu irizpideak.

Definizioa

  1. Ikastolako Hezkuntza eta Curriculum Proiektuetan eraginkorki parte hartu eta aurrera eramatea.
  2. Curriculum Proiektua HH, LH-n mailako irakasleen artean eta DBH-n mintegika datozen aldaketen arabera zehazten joatea.
  3. Proiektu curricularra bere geletako errealitatera egokitzea.
  4. Ikaslearen garapen eta gaitasunetan eraginkorra izatea, bere irakas‑jardueraren bidez.
  5. Gure Hezkuntza Proiektuan eta Ikastolako Curriculum Proiektuan finkatutako irizpide pedagogikoak eta metodologikoak kontuan hartuz, maila eta gaien programazioak prestatzea eta egokitzea ikasleen beharretara.
  6. Bere programazioak eguneratzea, metodologia eta materialgintzako aldaketei edo legedi aldetik dauden aldaketei egokituz.
  7. Behar bereziak dituzten ikasleei egokitze curricularrak prestatzea, Orientazio Departamentuaren lankidetzarekin eta ikasle horien tutoreekin koordinatuz.
  8. Tutoreak bere gain daukan ikasleaz eskatzen dion informazioa eman eta hala behar izanez gero, gurasoekin ere elkarrizketatzea.
  9. Ebaluazio saio egunetarako ikasleen boletinak garaiz prestatzea.
  10. Bere gelako asistentzia, jarrera eta ikasketa‑prozesua kontrolatzea eta gelako tutoreari komunikatzea.
  11. Geletan lanarekiko behar den ordu eta diziplina mantentzea Hezkuntza Proiektuan jasorik ditugun balioak aintzakotzat hartuz.
  12. Klaustro eta gainontzeko bilera ofizial guztietan parte hartzea, asistentzi eza kasuetan Koordinatzaile Pedagogikoari edo bere kasuan, Ziklo Koordinatzaileari adieraziz.
  13. Ikastolak irakasleekiko finkatuta dauzkan karguak betetzeko prest agertzea eta kargu hauek (mintegiburu, batzordekide, prozesu jabe,…) eskatzen duten dedikazioa eskainiz.
  14. Etapa‑zikloko beste irakasleekin batera, ondorengo gaien funtzionamenduari buruzko zehaztapenean parte hartu:
  • Material beharra eta erabilpena.
  • Ikasgelen mantenimendua eta garbiketa.
  • Beharrezko denean: errekreoen zainketa, irteerak, beste zenbait ekintzetan parte hartzea.
  • Barne Araudiaren aplikazioa: Ikastolako Bizikidetza bultzatuz.

ARAUDIA:

  1. Ikastolako lan‑ordutegia zehatz betetzea.
  2. Lanuztearen egiaztagiriak Administrariari aurkeztea.

61. artikulua.- Irakasleen eskubideak

Irakasleak eskubide hauek ditu:

a) Irakaskuntza-askatasuna izatekoa eta haren sinesmenak errespetatuak izatea, Curriculum Proiektuaren, mailako programazio koordinatuaren eta ematen dituen irakasgaien esparruan, Ikastetxeko Berezko Izaera errespetatuz, eta haren Hezkuntza Proiektuaren eta Curriculum Proiektuaren arabera.

b) Kooperatibako urteko planei buruzko informazioa jasotzekoa, bai eta beren lana ahalik eta ondoen egiteko beharrezko informazioa ere.

c) Hezkuntza-prozesuak eta eskola-bizitza hobetzeko ekimenak iradokitzekoa eta arduradunei proposamenak aurkeztekoa, beren lanbide-zereginaren eta ekintza-arloen esparruan.

d) Etengabeko prestakuntzako ikastaro eta jardueretan parte hartzekoa, ikastetxeko Zuzendaritza Taldeak ezarritako irizpide, plan eta lehentasunen arabera.

e) Hezkuntza-ikerketan eta -berrikuntzan aritzekoa, beren ekintza-arloen eta lanbide-zereginaren esparruan, betiere, kooperatibaren plan eta arauekin bat etorriz.

f) Beren ekintza-arloen eta lanbide-zereginaren esparruan sor daitezkeen lantaldeetan, hobekuntza-jardueretan eta proiektuen garapenean parte hartzekoa.

g) Eskola-bizitza garatzen eta hobetzen laguntzekoa, honela: irakaskuntza lanaren bidez; maila, zikloa, mintegia eta abar koordinatuz; eta tutore funtzioaren bitartez.

h) Ikastetxeko gobernuan parte hartzekoa, indarreko legediak zehaztutako organoen bidez. Hauek dira: Irakasleen Klaustroa eta irakasleek Partaidetza Organoko kide izateko aukeratutako ordezkariak. Zuzendariak egingo du organo horretako kide izango diren irakasleak aukeratzeko deialdia, legez ezarritako prozedurari jarraituz.

i) Beren lehentasunak argudioz azaltzekoa, maila jakin batean aritzea eskatzeko edo lanbide-igoera eskatzeko. Eta eskaera edo helegiteak aurkeztekoa Zuzendaritzari edo kasuan-kasuan dagokion organoari.

j) Berdintasunezko tratua izatekoa eta hezkuntza-komunitatean merezi duen begirunea jasotzekoa, beren hezkuntza-funtzioaren eta ekarpen pertsonalen arabera.

k) Kooperatibako instalazio, baliabide eta zerbitzuak erabiltzekoa, kasuan-kasuan ezarritako bide, baldintza eta arauak betez.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s