Hezitzearen praktika

 

hASIERA

 

eGILEAK

Lan zaila da ezbairik gabe seme edo alaba baten heziketa, eta hala ere,
inork ez gaitu horretarako prestatzen; horregatik da eskertzekoa ezaugarri
hauek dituen eskuliburu baten argitalpena, zeregin garrantzitsu honetan
laguntzeko ildo edo jarraibide batzuk eskaintzen dizkigulako. Eta bere izaera
dibulgatiboa are gehiago aberasten da, halako hizkuntza gertukoa eta doinu
positiboa erabiliz irakurtzea eta ulertzea errazten dituelako.

Neska-mutilen hazkuntza fisikoaren nahiz intelektualaren inguruko prozesuaren
ikuskera oso bat eskaintzen du liburuak, eta aro bakoitzerako aholkuak ematen
dizkigu. Jasotzen dituen hainbat eta hainbat alderdi azpimarratuko nituzke,
hasi haurrari nola lo arrarazi behar zaion, eta ezetz nola esan arterainokoa,
eta, guztia ere, harremanean sor daitezkeen zalantzei edo arazoei erantzuna
emateko helburuarekin.

Gure helburua izan da familiei eta hezitzaileei, oro har,
hezkuntzaren aldetik jarraibideak eskaintzea. Guztira 6 hitzaldi eman ditugu eta
6 foileto egin; foileto horiek Zarauzko ikastetxeetan banatu dira, haurreskola
eta DBH arteko mailetan seme-alabak dituzten familien artean. Eta proiektu
horrek izan duen harrera onagatik eta banatutako liburuxka horiek izan
duten eskaera handiagatik animatu gara argitalpen hau ateratzera. Liburu
honetan foileto horietako edukiak bildu eta zabaldu ditugu, eta espero dugu
baliagarria izatea.

 

 

Advertisements