Hezkuntza Lehen Haurtzaroan: 0-3 urte bitartean

Lehenengo seme-alaba iristen denean etxea pozez betetzen da, baina umetxoaren tamaina baino ehun aldiz handiagoak diren objektuez ere bai. Gurasoak egoera horren aurrean gainezka eginda sentitu daitezke eta badute horretarako arrazoirik, umetxoak, eguneko 24 ordutan, berari eskainitako arreta ez beste guztia mugitu, baztertu, inbaditu eta zanpatzen duen sentsazioa baitute. Jaiotzen den momentutik hasi eta hurrengo hiru urteetan, umea hezteak etengabe eskatzen dituen aldaketek familia “astindu egiten dute”, Eta munduak aurrera jarraitzen du, ez da gelditzen, gurasoak umea haztera dedika daitezen, beste ezertara ez. Eta horrela, ordena eta antolaketa nagusitzen dira.
Umea familiaren oso zati garrantzitsua da, baina ez da familiaren erdigune bilakatu behar, gurasoen zaintza eta maitasunaren laguntzarekin, egokitzeko eta harmoniaz hazteko berezko gaitasunarekin etortzen da. Eta horretarako, gurasoek ez dute zertan atzeratu edo bertan behera utzi pertsonalki gartzeko eta hazteko dituzten beharrak.

Umeak hezten laguntzeko urratsak sortu, mantendu eta egokitu egiten dituzte gurasoek elkarrekin, guraso bakoitzak duen onena jarriz, eta seme-alaba zaintzeko utzi zaien mailegua bailitzan jokatzen dute, oraingoz ez delako bere kasa eta laguntzarik gabe ibiltzeko gauza.
Batzuetan bikoteari zalantzak eta autoestimu baxuko pentsamendu okerrak sortzen zaizkio, eta lotsatuta sentitzen dira… esate baterako:

  • “Berriz ere negar egiten badu, joan egingo naiz. Ezin dut jasan!”
  • “Baina zertan pentsatzen egongo ginen ume bat edukitzea erabaki genuenean! “
  • “Akabo gure askatasuna! Joan zaigu bizitza ona!”
  • “Ezin dut jasan umea gaixo jartzea… goazen oraintxe bertan larrialdietara!”
  • “Orain, ez begiratzen didate ez kontuan hartzen naute. Orain mimo guztiak haurtxoarentzat”

Hezten 1
… eta horiek nekea gaizki kudeatzearen ondorio dira eta gauza bat adierazten dute bakoitzaren beharrei kasu egin eta behar horiek bete egin behar direla, horretarako inplikazio-maila gutxituz eta zergatik? Bada, egunak benetan 24 ordu baino gehiago dituela eman arren, ez dagoelako ordu horietako batzuk zertan gastatu, elkarrekiko maitasuna indartzen eta elkarri denbora eskaintzen ez den beste ezer egiten.

heztea 2

Advertisements