Bi eta hiru urte bitartean

Bi urte dituenean edo, umea konturatzen da bera bere gurasoak ez diren beste norbait dela eta guztiari aurka egiten dion garaia bizi du, “la petite adolescence” eta “EZETZAREN garaia” izenez ezagutzen da. Etapa horretan desafio egiten du, matxinatu egiten da eta iparra galarazten dioten kasketak harrapatzen ditu.hezten 8

Handi egiten ari da, dagoeneko ez da umetxo bat. Orain gurasoen pazientzia (pazientzia gehiago) eta ulermena behar ditu, jarraibideak ematean sendoa eta konstantea izan behar da, mugak garbi-garbi erakutsi behar zaizkio eta munduko maitasun guztia eman behar zaie. Aurrerago, benetan nerabezaroan dagoenean, ikasketa hori oso lagungarria izango zaio bere jokabideak aukeratzeko orduan.

Etapa honetan umearen “izaera gogorra” moldatzen ahalegindu behar da, berea egitea lortzen ez badu askotan lehertu egiten da etxean, gurasoei bere jostailuetako batzuk balira bezala bultza egiten die, jo eta oihu ere bai. Gauzak ez direnean eurak nahiko luketen bezala irteten, sortzen zaien frustrazioa aguantatzen ikasi behar dute umeek, baina gurasoek erakutsi beharko diete nola egin. Beraz, umeak aitari edo amari jotzen badio, berehala geldiarazi behar da eta honelako zerbait esan:

“Ez da jo behar, orain ez dut zurekin jolastu nahi, joan zaitez zeure logelara, gaizki egin duzu eta pentsatu egin behar duzu (minutu bat), besteek zurekin jolasteko atsegina izan behar zara”… Eta kosta ahala kosta, momentu horretan esandakoaren aurkakoa adierazten duten konplizitate-irribarrerik ez egiten saiatu behar da .

Gogoratu:

  • Eguneroko ohiturek eta antolaketa onak lagundu egiten dute denbora behar bezala kudeatzen, eta hartara betebeharrak egonda ere hazkuntzaz disfrutatu ahalko dugu .
  • Gurasoek seme-alabei dedikatzen dieten denbora esklusiboa eta erabatekoa izan behar da, hau da, egunean 20 minutu baino ez badira ere, eurekin bete-betean egoteko denbora izan behar da.

eGILEAK

Advertisements