Gure umetxoaren izaera

Haurtxoa komunikatu egiten da… baina soinutxoak-edo ateratzen eta negar egiten daki, hori besterik ez. Umea ulertzen ikasteko ezinbestekoa da harremana: laztanak, musuak, soinuak, abestiak, besoetan edukitzea… Ez, ordea, eta ahal dela, urduri gaudenean.

Komeni da bere kodea deszifratzen hastea, ikas dezagun zergatik egiten duen negar… minez dagoelako, gose edo logura delako, beroa duelako. Gure seme-alabatxoa ulertzeko eta behar duen bezala atenditzeko, ondorengoa egin daiteke:
Jaio eta handik bi edo hiru astera, umetxoa ahoz behera jarriko dugu toki zabal eta bigun baten gainean. Ohe handia, adibidez, egokia izan daiteke, eta zer egiten duen begiratuko dugu:hezten 3

  • Mugitu egiten bada, urduri, buelta ematen saiatzen bada,
    burua tente mantentzen badu, altxatzen saiatzen bada, oihu
    eta negar egiten badu, haserretu egiten bada… Gure umetxoak
    izaera URDURIA du.
  • Zertxobait kexatu eta harrituta altxatzen saiatzen bada, baina
    segituan lasaitu eta lasai geratzen bada… Gure umetxoak
    izaera OREKATUA du.
  • Ez badu inongo keinurik egiten, ez badu ezer faltan botatzen,
    lo hartu edo lasai itxoiten badu…. Gure umetxoak izaera
    LASAIA du.

Proba honi esker, hasiera-hasieratik jakin dezakegu zein diren gure haurtxoaren behar bereziak. Izaera berezko zerbait da, jaiotzatik datorrena, eta sarri-askotan heredatu egiten da.

  • Umetxo URDURIAK lasaitasun handia behar du, ahalik eta
    argi, zarata eta bat-bateko aldaketa gutxien.Guk bera baretzen
    jakitea behar du.
  • Umetxo OREKATUA zoragarria da. Maitasuna erakustea eta
    ukitzea eskatzen du.
  • Umetxo LASAIAk ukitzea eta maitasuna adieraztea ere beha
    izaten du, nahiz eta ez eskatu, baina horrez gain, estimulazio
    gehixeago behar izaten du kilimak, barreak, jaikiarazteko
    jokoak egin eta “hegan egin dezan” etab. Ez egin hori, noski,
    lotara joan aurretik!

UMETXOAREN IZAERAREN ARABERAKOAK DIRA BERE BEHARRAK ETA IZAERA HORI EZAGUTZEAK LAGUNDU EGITEN DIGU UMEA HAZTEN.

eGILEAK

Advertisements