Jatea / Titia kentzea

Datu baliagarri batzuk:

  • Lau edo sei hilabete izan arte umetxoak xurgatu besterik ezin du egin eta xurgatze erreflexuari esker egiten du.
  • Zortzi edo hamabi hilabetetik aurrera solidoak hartzen hasten da eta xurgatze erreflexua desagertu eta irensten hasten da.
  • Xurgatze erreflexuak fonazioa eta hizketa garatzen laguntzen du.
  • Titia berandu kentzen bazaio hizketa ere atzeratu egiten da.

JATEA BIZIRIK IRAUTEKO BEHAR BAT DA ETA HORREGATIK ERAKUTSI BEHAR ZAIE UMEEI BEHAR HORI SENTITZEN, BEHARRA ASETZEN IKAS DEZATEN. JATEKO BEHARRA…. GOSEA DA.heztea 6
Elikatzen irakasteko urratsak:

  • Jakiak dosifikatu behar dira jateko gogoa sorrarazteko.
  • Jatordu bakoitzerako ohitura eta ordutegi finkoak ezarri behar dira.
  • Jatorduen artean “mokaduak ez hartzen” saiatu behar da.
  • Era honetako asoziazioak egin behar dira: jatordu bakoitza beti toki berean egin, ontziteria berbera erabilita.
  • Ulertu behar da janari kopuruak umetxoaren urdailaren tamainarako egokiak izan behar direla… eta oraindik oso urdail txikia du.

Honelakoak gerta ez daitezen saiatu behar da:

  • Umeak janaria mamurtzea nahi izan, oraindik mamurtzeko gauza ez denean.
  • Umeari mamurtzen ez utzi, dagoeneko mamurtzeko gauza denean (azkarrago ibiltzeko, gure erosotasunagatik).
  • Jatorduak entretenimenduz (panpinak, telebista…) betetako zirkoak bihurtu.
  • Jatordu bakoitzerako 20-30 minutu erabili

“Jaten ikasteko klaseei” laguntzeko alderdi batzuk:

  • Jateko giro ona sortu.
  • Laster jateko ordua izango dela abisatu.
  • Jatearekin berez egiten denari buruz hitz egin eta janariaz gozatzen eta dastatzen erakutsi.
  • Jaki “desberdinak” poliki-poliki sartzen joan eta “jaki berri baten aurkikuntza” lorpen bilakatu.
  • Ahopeka abesti berberak kantatu, batez ere jaten koilararekin ematen zaion bitartean.
  • Ez saiatu jatordu bakoitzean dena jan dezan, batez ere beteta dagoela ikusiz gero.
  • Dagoen janaria atera, zer jan nahi duen galdetu gabe.

ELIKATZEKO BEHARRA ASETZEAK PLAZERRA ETA ONGIZATEA SORTZEN DITU
EZ EGITEAK ANTSIETATEA ETA HASERREA ERAGITEN DITU BI ETA HIRU URTE BITARTEAN.
Familia batzuetan jatorduak hasi aurreko momentuak tentsioz beteta egoten dira eta guztiak “haserre-edo” daudela ematen du. Kontua da, ordea, berez gorputza janari beharrean dagoela eta horrek estresa, antsietatea eta umore txarra eragiten dituela. Onena da tirabirak saihestu eta sabeltxoak betetzen doazen heinean hitz egiten hastea, bat-batean, umore ona eta hitz-jarioa agertuko direlako berriro!

eGILEAK

Advertisements