Lotara

Umetxoak lo egin behar du… eta gurasoek ere bai!
Nola LORTU umetxoak ondo lo egitea?

Lotara joan aurreko urratsak:
Ordutegi eta toki berean lo egiteko ohitura hartu.
Poliki-poliki gutxiago egiten eta zarata gutxitzen joan.
Argitasuna gutxitu.

OHITURA HAUEK HARTU:hezten 5

 

Bainatu eta jan ondoren.
Garbi eta arropa gehiegirik gabe.
Seaskan sartuta dagoela, lo egin behar duela esan.hezten 4
Berak bakarrik hartu behar du lo.
Segurtasuna ematen dioten objektuak jarri bere ondoan (pelutxea, txupetea).
Lo eragin, goxo-goxo kantatuz edo ahots leuna eta monotonoa erabilita ipuinen bat kontatu edo irakurriz.
Logelatik irten lo hartu baino lehenago.
Esnatu egiten bada lo hartzeko zeuzkan objektuak bilatu behar ditu.
Negar egiten badu, logelara sartu eta doinu lasaia erabilita, lo egiteko ordua dela
gogoarazi.
Logelatik irten eta pixka batean itxoin.
Berriro negar egiten badu, sartu eta ahots monotonoa erabilita, baina sendo, lo egiteko ordua dela esan.
Behar den bestetan errepikatu, logelara sartzeko gero eta denbora gehiago itxoinez.
Logelara sartutako guztietan umetxoa lasaitu.

… ETA LORTU EGITEN DA, GEHIENEZ ERE ASTEBETEAN!

EGITEN DIREN AKATSETAKO BATZUK
… eguneroko bizitzako pasarte batzuk

Laster lotara sartu beharko dugu!
Bainatu egin behar dugu, jaten eman, arropa aldatu, lotara sartu…. Uf!
Mugitu egin behar naiz! …Azkenean sartu dut lotara!
….Negarrez ari da! Sehaskari eragiten ari naiz, itxoin egingo dut. Banoa hanka-puntetan…..
…Negarrez ari da! Eskutik helduko diot, bere ondoan eseri naiz, tripatxoan laztanak egiten ari natzaio, abesten…
Isilik dago… isil-isilik irtengo naiz….BUAAAAAAA! Urduri jarri naiz! Eta berriro sartu naiz…
Eta orain arte erabilitako “formula” berbera erabiltzen dut, baina “aberastuta”: besoetan hartzen dut, kalera ateratzeko erabiltzen dudan ume-kotxean jarri eta etxean gora eta behera paseatzen dut, bikoteari deitzen diot, kexatu egiten naiz eta “arrosarioa” errezatzen hasten naiz, gero eta ozenago….. eta neu ere gero eta urduriago. Eta umetxoak nabaritu egiten du.
Hurrengo egunean, ordea, lan egin behar da…eta gurasoen ohean bukatzen du… edo bakarren batek bere ohetik kanpo bukatzen du!
…Eta horrelaxe hasten da umetxo baten loa okertzen eta bere guraso koitaduena ere bai, eta ume gehiago baldin badago…. azkenean guztiek bukatzen dute gaizki lo egiten eta hurrengo goizean behar beste deskantsatu gabe jaikitzen dira. Eta egunez martxan ibili behar direnak erretxinduta daude eta umetxoa…. bere sehaskan lo dago, lasai, ezer gertatu izan ez balitz bezala!

Advertisements