Pardelak kentzea

Urrats garrantzitsua da umetxoaren hazkundean eta komeni da hasiera-hasieratik ondo egitea.

Pardelak kendu aurreko baldintza batzuk:

18. hilabete aldera konturatzen da gogoa noiz duen. Orinalean edo komunean jarri umea.
Badaki non egin behar duen.
Ez da komeni bi urte aurretik eskatzea.

Sarritan egiten diren akatsak:

  • Pardelak kentzeko momentua bera behartzea.
  • “Orain bai, orain ez” ibiltzea (gauez, egunez).
  • Guretzat momentu ona edo txarra izatearen arabera jokatzea. Presa badaukagu…
  • Helduak hartzea beti aurrea (gogoa daukazu).
  • Umeari zer egin behar duen ordu eta erdiro ez gogoraraztea, bere jolasetan buru-belarri badabil.
  • “Ikaslearentzat” zaila da bere arropa eranztea eta janztea.
  • Errietan egitea edo “kexaka eta aieneka” ibiltzea, ihes egiten badio.

Ikasketa asko laguntzen duten zenbait alderdi:heztea 7

  • Dieta egokia. Gauean sopak ekidin.
  • Famili bizitzaren erdigune ez jarri pardela kentzea.
  • Maiz gogora arazi baina urduritu gabe.
  • Lorpenen egutegi bat ezarri (errefortzu positiboa).
  • Eredu giza jokatu (gurasoak komunera doaz, …)
  • Lortuko duela sinistu arazi, beragan konfiantza dugula adierazi.
  • “Orain ateratzen da”-“Orain ez da ateratzen” jolasean aritu esfinterren kontrolean trebatzen joateko.

Argibide orokorrak pardelak bi astetan kentzeko

1. ASTEA
Esango diogu kaka eta txiza bere tokian egiteko entrenamendua hasi dela.
Esan behar zaio siestan eta gauez bakarrik eramango duela pardela.
Ordu eta erdiro orinalean edo komunean jarriko dugu.
Noizbait “Ihes egiten badio”, arropa garbia eman eta garrantzia kentzen zaio. Abisatzen ikasiko du.
Dieta moldatuko dugu likido gehiegi hartu gabe (kontuz ordea, pasatu gabe!).
2.ASTEA
Siesta garaiko pardela kenduko zaio (abisatuta).
Lehenengo asteko urrats berberak eman behar dira.
Orain umea bera izango da gogoa noiz daukan esango diguna eta berari laguntzen jarraituko dugu.
Zerbaitetan oso kontzentratuta ikusten badugu, gogorarazi behar diogu joan egin behar duela.
Handik 15 egunera, abisatuta, gaueko pardela kenduko diogu. ETA EZ DIOGU GEHIAGO JARRIKO, ihes egiteko arriskua egonda ere. Ihes egiten badio, umeari esango diogu maindirea eta pijama kentzeko eta arropa zikinetara botatzeko. %100ean lortzen ez bada, saiatu ez haserretzen eta berdin egiten jarraitu. Ez pasatu hamabost egun baino
gehiago pardela behin betiko kentzen!
TXIZA KONTROLATZEN ONDO ERAKUTSIZ GERO, AURRERAGO ENURESIA (GERNU-IHESA) ARAZO GUTXIAGO IZANGO DUGU.

Advertisements