Ikasle Laguntzaileen programa

Ikasle LaguntzaileakEgitasmo hau, Zarauzko Bizikidetza eta Giza Eskubideetarako Udal Planaren baitan eta hezkuntza sailak sustatuta dago.

LHko 6. mailatik DBH4. mailara bitarteko ikasleentzat zuzendurik dagoen programa da eta helburu hauek ditu: ikastetxeetan sortzen diren arazoei irtenbideak elkarrekin bilatzea (elkarri entzunez, ulertuz eta, enpatizatuz,..), gatazken eraldaketa trebatzea eta ondorioz, beraiek bizi dituzten gatazken eraldaketetan protagonista izatea,  ikasleen artean dauden tratu txar kasuak gutxiagotzea,  ikasleen artean harreman positiboak sustatzea, partehartzearen kultura Ikastolan txertazea,  azken finean,  ikastetxeko bizikidetza hobetzea.

Klase bakoitzean ikasle batzuk aukeratuak izan dira ikasle laguntzaile izateko. Ikasle hauen partehartzea zuzena izan arren, egitasmoak klasekide guztiengan eragina izateko asmoa dauka.

Aukeratuak izan diren ikasle hauen funtzioa, arazo pertsonalengatik triste edo goibel dauden ikasleengana gerturatzea,  eskolara datozen ikasle berriei harrera egitea eta taldearen elkarbizitza hobea erraztea izango lirateke. Ikastolan sortzen diren eragin zabaleko gatazkak  irakaslegoaren ardurapean jarraitzen dutelarik.

Besterik gabe eta ekimen hau interesgarria irudituko zaizuelakoan,  agurtzen zaituztegu.

Salbatore Mitxelenako Zuzendaritza

Ikastola   Bakeola                           Udaletxea

Advertisements