KIVA IKASTOLA

kiva-logoEguberrietako oporraldia amaitu ostean, Euskal Herriko 52 ikastolak martxan jarri dute dagoeneko eskola jazarpenari aurre egiteko KiVa programa. Lehenbiziko 52ak; izan ere, programa Euskal Herriko ikastola guztietara hedatzea baita helburua.  Lehen Hezkuntzako 18.419 ikasle hasi dira parte hartzen programa honetan.

Mundu mailan eskola jazarpenari aurre egin eta hura murrizteko programarik eraginkorrena da KiVa, Finlandiako Turku-ko Unibertsitateak garatutakoa. Helburua, noski, ez da jazarpenak murriztea, baizik eta bakar bat gehiago ere ez gertatzea. Ikastolek xede hori lortzeko borondate irmoa dute. Hurrengo egunetarako, ekitaldi bereziak antolatu dituzte ikastolek, KiVa programa ezagutarazi eta ikastoletan txertatzeko.

Eskola jazarpen kasu bakoitzean erasotzaile bat eta biktima bat daude, baina, datuek erakutsi moduan, baita ikusle eta lekuko ugari ere. Izan ere, eskola jazarpenaren helburua, jazarriarekiko nagusitasuna adierazteaz gainera, taldeko nagusitasuna lortzea ere bai baita, taldeko errekonozimendu soziala lortzea, alegia. Hori erakusten dute datuek: gehiago dira erasotzailearen alde jartzen direnak (%27, laguntzaileak ere batuta) biktimaren alde jartzen direnak baino (%17).

Fenomeno globala izateaz gainera, beraz, fenomeno sozial edo taldeko fenomenoa ere bada eskola jazarpena. Eta hori da, hain zuzen ere, KiVa programak azpimarratzen duen puntuetako bat. Bullyinga erauzi nahi bada, erasotzailearekin eta biktimarekin bezala, taldearekin ere lan egin beharko da, taldearen jokabidean eragiten bada, erasotzaileari lagundu edo babesa ematetik biktimarekiko enpatia lortzera igarotzen badira taldean, horrek erasotzailearen jokabidean ere eragina izango du. Horregatik indarra jartzen du KiVa egitasmoak prebentzioko proposamenetan.

Era berean, ordea, biktimari jakinarazi behar zaio, beharra du-eta hori jakiteko, helduen babesa eta laguntza dituela, eta entzun egingo diotela. Eta, noski, erasotzaileari ere aurrez aurre jarri behar zaio bere jokabide onartezina. Alegia, prebentzioarekin batera, esku-hartzea egon behar du. Mahai baten hirugarren hanka gisa, berriz, ekinbide horiei guztiei jarraipena egin behar zaie. Hori planteatzen du KiVak.

Prebentzioa lantzeko ikasmaterial jakin batzuk ekoitzi ditu (testu-liburuak, baliabide digitalak eta webgune bat, besteak beste) programa garatu duen Turkuko Unibertsitateak. Material horren bitartez, gelan lantzen dira hainbat balio, eta balio horiek landuz iristen dira eskola jazarpena bera ere jorratzera. Bullying kasuen aurrean jokabide jakin bat, hura salatzea eta biktimaren alde jartzea, bultzatzen da.

kiva-ikasleak

Eskola jazarpena detektatzeko baliabideak ere jartzen ditu KiVak irakasleen esku, ikasleek bullying kasuak modu anonimoan salatzeko aukera barne, eta eskola jazarpen kasuetan esku-hartzeko “KiVa taldea” deritzona osatzea proposatzen du. Gutxienez, hiru irakaslez osatutako taldea litzateke KiVa taldea; eta talde horretan zuzendaria edota arduradun pedagogikoa inplikatzea oso garrantzitsutzat jotzen du.

Talde berezi horiez gain, irakasle eta langile guztiak programan engaiatzea bilatzen du KiVak. Gurasoak ere bai, haientzako egindako eskuliburuen bitartez. Horrela, KiVak eskola komunitate osoa inplikatzen du eskola jazarpenaren aurkako programan. Eskola komunitate osoa inplikatuz, eskola jazarpenarekiko sentikorrago egiten dira denak, bai ikasle, bai irakasle eta langile eta baita gurasoak ere. Horrek eskola jazarpen kasu asko eragozteaz gainera, prebentzioa asko lantzen baita, gertatuz gero, haiek azkarrago detektatzea errazten du, baita kasu bakoitza konpontzeko hartu beharreko bidea eta egin beharreko urratsak erabakitzea ere.

kiva

HELBURUAK:

  • Eskola jazarpen, berdinen arteko tratu txar edo bullying kasuak prebenitu.
  • Gertatzen direnean esku-hartzeko gida-lerro argiak eman, metodoak eta prozedurak.
  • Jazarpenaren ondorioak gutxitu.
  • Eskola leku segurua izatea denontzat. Jazarpenaren kontrako jarrera ikusgai egin, eta horrela adierazi. Gurasoei argi eta garbi komunikatu.
  • Ikusle diren ikasleen jokabideen gain eragin (erasotzailearen jarrera ez dezaten saritu, erasotzailearen laguntzaileak ez daitezen izan, erasotuaren defendatzaileak izan daitezen).
    • Zenbat eta babesle gehiago, orduan eta erasotzaile gutxiago.
    • Zenbat eta babesle gutxiago, orduan eta hobeto sentitzen da erasotua.

EKINTZA OROKORRAK

  • Detekziorako galdetegiak (anonimoak dira).
  • Ikastetxeei feedback zuzena, zer nolako ekintzak planteatu azter dezaten.
  • Jarraipena.
  • Jarraibideen pakete sistematikoa irakasleentzat, ikasleentzat, ikastetxearentzat.
  • Gurasoei zuzendutako materiala: internetez gidak seme-alabekin nola hitz egin gai hauetaz.
  • Prebentziorako ekintzak 10 gaiko 3 multzotan banaturik:LH1-2koentzat, LH3-4koentzat eta LH5-6koentzat. Gai bakoitza 45 minutuko bi saiotan aurrera eramateko diseinaturik dago. Gida didaktiko zehatza dauka eta ordenagailu jokoak ere baditu gaitasunak entrenatu eta orokortzeko.
    • Lantzen direnak: taldeko arauak, enpatia, estrategi seguruak, emozioez hitz egitea, komunikazioa, asertibitatea, berdinen presioa, bulying-ean ematen diren rol desberdinak, ciberbullying-a, nola defendatu zeure burua, nola defendatu bestea, bakoitzaren erantzukizuna, errespetua, eskubideak.

EKINTZA ZEHATZAK (bullying kasua dagoenean)

  • KIVA taldeak esku-hartu behar du, ikasgelatik kanpo.
  • KIVA taldeko kideek formakuntza zehatza jasotzen dute egun oso batez (teoria, metodoak (konfrontazioarekin edo konfrontazio gabe) , praktikan nola jarri, jazarpeneko erasotzaile eta erasotuarekin elkarrizketak nola egin, gatazka eta erasoa desberdintzen trebatzeko, gurasoekin nola egin kontaktua, …).
  • Gida liburuan bullying-ari aurre nola egin zehatz mehatz azaltzen da KIVA taldeari laguntzeko.
  • Hiru partaidez osatua egotea komeni. Astero biltzea komeni (30 min) eguneratzeko, zerbait gertatu bada informazioa trukatzeko, prebentziorako bilerak, …
  • Kasuaren zenbat eta  jarraipen zehatzago egin, orduan eta hartutako akordioak errazago beteko dira. Erasotuarekin ere hitz egiten da benetan aldaketak gertatzen diren ala ez ikusteko.

PROGRAMAREN LORPENAK

  • Jaitsiera eragiten du eraso mota desberdinetan (hitzezkoak, baztertzeak, eraso fisikoak, …)
  • Antsietatea eta depresio mailak jaisten ditu.
  • Ikaskideen arteko giroa hobetzen da eta motibazio igotzen da. Hobeto sentitzen dira.
  • Ikasleak gustura badaude, gurasoek ere konfiantza gehiago dute ikastetxean.
  • Konfiantza gehiago irakasleek lagundu egiten diela (irakasleen pertzepzioa eta ikasleen adierazpena)
  • Erasotzaile eta erasotuen %-koak urtero behera egiten dute.

PROGRAMAREN MUGAK

  • Jazarpen kasuen %2-an ez dute hobekuntzarik igarri bestelako aldagaiak daudelako, kasu oso konplexuak izan daitezkeelako, baina programari esker, identifikatuta daude eta bestelako lanketa egitea ahalbidetzen du.
  • Jazarpen egoerak prebenitzeko eta lantzeko materiala da. Eguneroko gatazkei aurre egiteko planteamendua ez du barruan hartzen. Horretarako Ikasle Laguntzaileen Programa dugu gure Ikastolan.
Advertisements
Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin 1

Ekitatea eta Bizikidetza: Ekonomia solidarioaren printzipioak gure Ikastolan.

Aurtengo ikasturterako AGENDA 21 proiektuak EKITATEA-ren gaia izan du aztergai gure Ikastolan.

Herri onurarako kooperatiba garen aldetik eta irabazi asmorik gabekoa, ekonomia solidarioaren printzipioak aztertu ditugu gure Ikastolari begira.

Hona hemen aurtengo ikasturtean landu duguna Bizikidetza Behatokiko guraso taldeak:

Diapositiva1

EKONOMIA SOLIDARIOAREN OINARRIAK

  • Pertsonei, ingurumenari eta garapen iraunkor eta sostengarriari lehentasuna ematen dio.
  • Erreferentzia subjektu bakoitza da, komunitateko kideak eta, sistema orokor gisa, gizarte osoak duen bizi-kalitatea eta ongizatea.
  • Balio batzuk txertatzea du helburu, gizartean eta hiritar guztien arteko harremanetan nagusi izan behar duten balio unibertsalak, hain zuzen ere: ekitatea, justizia, anaitasun ekonomikoa, elkartasun soziala eta demokrazia zuzena.
  • Banakako eta taldekako beharrak asetzeko alternatiba bideragarri eta iraunkorra da, bide batez gizartea eraldatzeko tresna gisa ere finkatu behar dena.

EKONOMIA SOLIDARIOAREN ARDATZAK:

  • Askatasunerako eta ardura partekatua izateko oinarria, autonomia.
  • Autogestioa da metodologia egokia, errespetatu egiten duelako, inplikazioa lortu, hezi, aukerak parekatu, eta ahalduntzea bideratu.
  • Kultura askatzailea: elkarrekin bizitzeko, ekoizteko, gozatzeko, kontsumitzeko, eta pertsona guztien zerbitzura egongo den politika eta ekonomia antolatzeko modu berriak aurkitzeko
  • Pertsonen garapena dimentsio eta ahalmen guztietan: fisikoak, psikikoak, espiritualak, estetikoak, artistikoak, sentikorrak, harremanetakoak… naturarekiko harmonian garatu beharko dira, hazkunde desorekatu ororen gainetik.
  • Naturarekin bat etortzea.
  • Giza elkartasuna eta elkartasun ekonomikoa

PRINTZIPIOAK

  • Ekitatearen printzipioa
  • Lanaren printzipioa
  • Ingurumen-iraunkortasunaren printzipioa
  • Lankidetzaren printzipioa
  • “Irabazi asmorik gabekoa” izatearen printzipioa
  • Inguruarekiko konpromisoaren printzipioa

Ekitatearen printzipioa:

Pertsona guztiek dute duintasun berbera, eta eskubidea dute menderatze harremanen azpian ez egoteko, beren egoera soziala, generoa, adina, etnia, jatorria, gaitasuna eta abar edozein izanik ere.

Pertsona guztiek aitortzen diote elkarri aukera eta eskubide berberak dituztela.

Pertsona guztien interesak modu ekitatiboan bete behar ditu. Pertsona guztien ahalmenak garatzea bultzatu behar da.

Pertsona guztientzako aukera-berdintasuna, eta hura modu eraginkorrean bultzatzen duten baldintzak sortu behar ditu.

Parte hartzeko eskubidea, Informazio irisgarria, gardena eta argia maiz jasotzeko eskubidea.

Lanaren printzipioa:

Pertsonak dira benetako protagonistak. Biztanleriaren beharrak detektatzeko baliabide eta mekanismoak ezarri behar dira.

Lanaren dimentsio soziala: gure ahalmenak komunitatearen eta, oro har, biztanleriaren zerbitzura jartzea.

Banaka edo taldean egin dezakegu, ordainduak egon daiteke ala borondatezkoa izan.

Langileek eta gizarte zibilak ekoizpen-baliabideen jabetzan parte hartzea, erabaki garrantzitsuak hartzerakoan, eta enpresen kapital soziala behar sozialen zerbitzura egotea.

Funtzionamendua: Auto-kudeatutakoa, gardena eta parte hartzailea.

Funtsean, lankidetza-harremanak edukitzea, ez lehian oinarrituak.

Ingurumen – iraunkortasunaren printzipioa:

Naturarekiko harreman ona edukitzea aberastasun-iturri da, eta guztiontzako osasungarria. Ingurumenean kaltetutakoa berreskuratu, hobetu eta leheneratu behar da.

Naturaren eskubideak aitortu behar dira. Ekoitzi eta kontsumitzeko modu iraunkor eta ekitaboetara jo behar dugu: kontsumo arduratsua, elikadura burujabetza, espezieak eta lurraldeak kontserbatzea, baliabideak modu arrazionalean erabiltzea, energia berriztagarriak erabiltzea, hondakinak murriztea, berrerabili eta birziklatzea.

Hirigintza-plangintza egokiak bultzatzea: bizigarritasuna, segurtasuna, kalitatea, auzokideen arteko elkarbizitza eta atsedenarekiko errespetua bermatuz.

Lankidetzaren printzipioa:

Lehiaren ordez, lankidetza sustatu nahi dugu. Beste erakunde eta organismo publiko zein pribatuekin lankidetza jardun tokiko garapen harmonikoa bultzatuz.

Pertsona eta erakundeen arteko lan kooperatiboa sustatu; kolaborazio prozesuak, erabakiak elkarrekin hartzea, erantzukizun eta eginbeharrak partekatzea ahalik eta horizontaltasun handiena bermatuz, bakoitzaren autonomia errespetatuz eta mendekotasunik sortu gabe.

Ondorengo balioak mamitu behar dira: bidezko harremanak, berdintasuna, konfiantza, erantzukizun partekatua, gardentasuna, errespetua, elkar aberastea, informazioa sozializatzea, ezagutzak trukatzea, espazio fisikoak eta ondasun materialak partekatzea, elkarren osagarri izatea eta ahaleginak batzea, …

“Irabazi asmorik gabekoa” izatearen printzipioa:

Pertsonen garapen integrala, kolektiboa eta banakoa du helburu.

Proiektuak ekonomikoki bideragarriak eta iraunkorrak izan behar dute, modu eraginkor eta gardenean kudeatuak. Haien irabazi integralak berriro inbertitu eta banatu behar dira komunitatearen zerbitzura (proiektuaren xede soziala hobetu edo zabaltzera bideratzea, guztiontzako onuragarriak izan daitezke beste ekimenak bultzatzera).

Emaitzak gizartearen zerbitzura egon behar dute eta ez kapital pribatuaren metaketaren zerbitzura.

Autonomia eta independentzia politiko eta ideologikoa, eta erabakiak hartzekoa, kanpotik etor litezkeen finantzaketa-iturrien aurrean. Administrazioak diruz lagundutako ekintzak garatzeak ez du esan nahi ezin denik independentzia ekonomikorik eduki.

Inguruarekiko konpromisoaren printzipioa:

Lurraldearen garapen iraunkorra eta komunitarioa bultzatzea beste erakunde batzuekin lankidetzan arituz berdintasun-eza, menderakuntza eta bazterketa eragiten duten egiturak eraldatzeko prozesuak sortuz.

Biztanleriaren beharrei erantzuna ematea haren parte-hartzearen bitartez (kontzientea, antolatua, informatua, gardena) irtenbideak bilatuz. “Globalki pentsatuz eta lokalki jardunez”. Egiten dugun lanaren gure gizarte inpaktua .

Gure testuinguruaren analisia egitea garrantzitsua da, zer nolako beharrak dauden jakiteko eta zer nolako kolaborazio-lehentasunak ezarri erabakitzeko (konpromisoa eta erantzun eraldatzaileak bilatzeko).

Inguruko alternatiba sozio-ekonomiko aktiboekin konpromisoa hartzea gizarte-ehuna sustatuz (lehendik dagoena estimulatuz eta sustatuz).

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Bizikidetza Behatokiaren 2015-2016 ikasturteko ekintzen balorazioa

Ekainaren 6an Bizikidetza Behatokiak ikasturteko azken bilera egin zuen eta bertan ikasturte honetarako proposatuta zeuden ekintzen balorazioa egin zen.

Hona hemen bertan eginikoa:

IMG_0043  IMG_0053

IMG_0049

IMG_0050

Ekintzen balorazioa egiteaz gain datorren ikasturterako hainbat proposamen mahai gainean jarri genituen:

  1. Trimestre bakoitzean azpibatzorde bakoitzak, lantalde bakoitzak adieraztea bertaratzen komunitateko kide guztiei zertan aritu diren lanean.
  2. Ikasleekin egiten dugun lanketaren antzera, langileekin lanketa egin kideen arteko harremanak elkarrenganako errespetuan, elkartasunean eta elkarbizitzako arauen barneratzean oinarrituz.
  3. Seme-alaben berezitasun esanguratsu baten aurrean (alergiak, eta abar) gurasoek beste gurasoei zuzeneko informazioa ematea. Ez mugatu ezin dena egin zerrendatzera, baizik eta zuzeneko informazio gehigarria ematea gehiegizko alarmak alferrik ez pizteko.
  4. Ikastolako Batzarrean Bizikidetza Behatorkiaren funtzionamenduari, helburu eta ekintzei tartea utzi eta azalpenak eman.
  5. Bideo-Erreportaitxo bat egitea Bizikidetza Behatokiaren nondik norakoak Ikastolako komunitateari aditzera emateko.
  6. Galdetegitxoren bat edo komunitate osoari pasatzea Kirolari ematen zaion garrantzia aztertuz, bertan bultzatzen diren baloreak arakatuz, konpetitibitateari ematen zaion trataera, Txaparrotan gertatzen dena, …
  7. Prestakuntza beharra gai desberdinen inguruan, Sare sozialen erabilera, Whatsappa, …
  8. Gurasoen betebeharrak (Ikastolarekiko) parte hartzea eta inplikazioa: bilerak ireki, informazioa helarazi, planteamenduak egin modu irekian eta gero dagokion organoak erabaki, …
  9. Bizikidetza Behatokiak Ikastolako organigraman duen lekua argitu.

Beste proposamenik baduzue, badakizue, zuen hitzen zain gaude!

 

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Maiatzaren 17a, homofobia eta transfobiaren aurkako Nazioarteko eguna

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Munduak-Guztiontzat-Beharko-Luke-Chrysallis-Euskal-Herria-Liburuxka-formatua

Maiatzak 27

 

maiatzak 27_1

maiatzak 17_2

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Sare sozialen erabilera: arriskuak eta prebentzioa

Zibermanagers logoa

 

Guraso agurgarriak:

Pantallas amigas” elkartekoek DBH3ko ikasle talde bat (Zibermanager taldea) trebatu dute sare sozialen erabileraren arrisku eta horien prebentzioaren inguruan. Ikastolako LH5eko mailetan eurak izango dira gai hau aurkeztu eta landuko dutenak bi saioetan: bat teorikoa eta bestea praktikoa.

Gurasoei begira ere, saio teoriko bat prestatu dute eta gaia zuen interesekoa  izanik, hitzaldi hau antolatu dugu. Helburua ez da bakarrik gurasoei informazioa ematea, baizik eta generazio ezberdinen artean Teknologia berriei buruzko elkarrizketa bat izatea.

Norentzat: LH5eko gurasoentzat

Noiz: Maiatzaren 9an, astelehena, 18:00etan

Lekua: LH5B gelan

Gaiak sortzen duen interesa kontuan izanik, zuen partaidetza espero dugu.

 

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Nolako Ikastola amesten dugu.

Iazko ikasturteko martxoaren 14an, hain zuzen ere, World Café lan dinamika erabiliz ikastolako hainbat guraso elkartu ziren eta hausnarketan aritu ziren  galdera batzuei erantzunez.2015-03-14 Amestutako Ikastola_gurasoak
50_urte_tako

Ikastolak 50 urte bete dituela kontuan izanik, sustraiak ondo erroturik ditugu eta etorkizunari begira gaude. Hona hemen, orduko lan saioan bildutakoak:

NOLAKO IKASTOLA AMESTEN DUGU_SINTESIA_GURASOAK

Worl café

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

NOLA AUKERATU GABONETAKO JOSTAILUAK

By Parekidetasun saila, 2015/11/26

Zarauzko Udaleko Parekidetasun sailak eta Prebentzio Zerbitzuak liburuxka bat argitaratu dute eta herriko haur eskola, haur hezkuntza eta lehen hezkuntzako maila guztietan banatu da.

Urtero bezala, badatoz Gabonak eta hortaz, geroz eta hurbilago dugu oparien eta jolasen unea.

Oporretako egunak direla eta, denbora gehiago dugu seme-alabekin jolasteko eta Olentzero eta Errege egunetan jaso dituzten jostailuekin gozatzeko. Baina nola jakin oparitu beharreko jostailuak egokiak ote diren? Norberaren garapenerako, harreman aberasgarriak sustatzeko, eta estereotipoak eta aurreiritziak baztertzeko egokiak diren ala ez?

Gurasooi zalantza hauetan lagundu ahal izateko eta hautaketa onena egiten laguntzeko, Parekidetasun sailetik eta Prebentzio Zerbitzutik jostailuen aukeraketa zuzena bideratzeko liburuxka hau sortu dute.

Bertan jolas hezigarri, dibertigarri eta gustukoen izango dituztenak aukeratzeko pausoak zehazten dira. Kontuan izanik talde lana bultzatzen duten, denbora luzez interesgarri izango diren, generoko banaketarik egiten ez duten, irudimena bultzatzen duten eta beraien interesa denbora luzez piztuko duten jolasak erosi behar dizkiegula.

jostailuak 1

JOSTAILUEN
AUKERAKETA

GURE SEME-ALABEKIN JOLASTEA, PASEATZEA, INTERESAK KONPARTITZEA, IRAKURTZEA eta AISIALDIA GOZATZEA DA HAIEK HEZTEKO MODURIK ONENA.

Haurtzaroa bizitzako garai erabakigarri bat da, etapa horretan zehar bizi izandako esperientziek behin betiko aztarna uzten dute. Gainera, bizipen horien bitartez, pertsonen rol sozialak, autoestimua, errespetua, lankidetza eta beste hainbat balore finkatzen dira.
Jolasen bitartez ezagutu eta besteekin erlazionatzen ikasten dute umeek. Horregatik, oso garrantzitsua da erabiliko dituzten jolas eta jostailuen aukeraketa, horien bitartez, inguruarekin interakzioa izatea lortzen dutelako.
Jolas eta ipuinek funtzio hezitzailea dute, eta arrazoi horregatik, ezin daiteke elementu neutraltzat hartu. Ez dago ez neskentzako ez mutilentzako jolasik.

JOLASAK ETA JOSTAILUAK AUKERATZEKO GOMENDIOAK:

Jostailuak 2

 

Jostailuak erakargarriak izan behar dira, behin baino gehiagotan erabiltzeko modukoak, arruntenak dibertigarrienak izan ohi dira.

Jostailuak 3

 

 

 

Irudimena eta sormena garatzen lagunduko duten jostailuak aukeratu.jostailuak 4

 

 

 

Jostailuak umearen adinerako egokiak izan behar dute, bere gustukoak.

jostailuak 5

 

 

 

Estereotipo sexistak sutatzen dituztenak baztertu eta eredu berriak supertzen dituztenak aukeratu.

 

jostailuak 6

 

 

Denek erabiltzeko modukoak, eta kooperazio, aniztasun eta berdintasun baloreak sustatzen dituztenak aukeratu.

 

jostailuak 7

 

 

 

Sexuen, etnien eta kulturen arteko desberdintasunak kontuan hartzen dituztenak aukeratu.

jostailuak 8

 

 

 

Jostailu eta bideo-joko belikoak edota jarrera bortitzak bultzatzen dituztenak baztertu.

 

jostailuak 9

 

 

 

Seguruak diren jostailuak eta ingurumena errespetatzen dutenak aukeratu.

 

jostailuak 10

 

 

 

Jostailua tresna bat bakarrik da, garrantzitsuena jolasa da.
GOZA DEZAGUN GURE
SEME-ALABEKIN!

 

Egilea

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi