Abenduaren 10, Giza eskubideen nazioarteko eguna

 

1948an Nazio Batuen Erakundea osatzen zuten 58 estatuen gehiengoak onartu zuten Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala. Aipatu dokumentu honen egileetako bat René Cassin legegizon baionarra izan zela.

Aldarrikapena hitzaurre bat eta 30 atalez osatuta dago eta beraietan eskubide zibil, politiko, sozial, ekonomiko eta kulturalak jasotzen dira:

  • 1. atala – Gizon-emakume guztiak aske jaiotzen dira, duintasun eta eskubide berberak dituztela.
  • 2. atala – Gizaki orori dagozkio Aldarrikapen honetan adierazitako eskubide eta askatasunak, eta ez da inor bereziko arraza, larru-kolore, sexu, hizkuntza, erlijio, politikako edo bestelako iritzi, sorterri edo gizarteko jatorri, ekonomi maila, jaiotza edo beste inolako gorabeheragatik.
  • 3. atala – Norbanako guztiek dute bizitzeko, aske izateko eta segurtasunerako eskubidea.
  • 4. atala – Debekatuta dago esklabotza eta esklaboen salerosketa oro.
  • 5. atala – Ezin da inor torturatu, ezta inori zigor edo tratu txarrik eman ere.
  • 6. atala – Edozein gizon-emakumek du lege-nortasundun dela aitor diezaioten eskubidea.
  • 7. atala – Gizon-emakume guztiak berdinak dira legearen aurrean
  • 8. atala – Pertsona orok du oinarrizko eskubideak hausten dituzten ekintzetatik babesteko eskubidea
  • 9. atala – Inor ezingo da arrazoirik gabe atxilotu, preso hartu edo erbesteratu.
  • 10. atala – Pertsona orok eskubidea du jendaurrean hitz egin eta zuzentasunez entzun diezaioten.
  • 11. atala – Delituagatik salatutakoak eskubidea du errugabetzat jo dezaten, errudun dela legez eta jendaurreko epaiketan frogatzen ez den bitartean.
  • 12. atala – Ez dago arrazoirik gabe beste inoren bizitza pribatuan, familian, etxean edo postan eskusartzerik.
  • 13. atala – Pertsona orok du joan eta etorri aske ibiltzeko eskubidea.
  • 14. atala – Pertsona orok du edozein herrialdetan babesa bilatu eta izateko eskubidea.
  • 15. atala – Pertsona orok du herritartasuna izateko eskubidea.
  • 16. atala – Gizonek eta emakumeek ezkontzeko eta familia eratzeko eskubidea dute, arraza, herritartasun edo erlijioagatiko inolako mugarik gabe; eta, ezkontzari dagokionez, eskubide berberak dituzte bai ezkonduta jarraituz gero eta bai ezkontza-lotura ezabatuz gero ere.
  • 17. atala – Pertsona orok du jabe izateko eskubidea, bakarka nahiz taldean.
  • 18. atala – Pertsona orok pentsamendu-kontzientzia eta erlijio-askatasunerako eskubidea du.
  • 19. atala – Gizabanako guztiek dute iritzi-eta adierazpen-askatasuna.
  • 20. atala – Nornahik du bakean biltzeko eta elkartzeko eskubidea.
  • 21. atala – Pertsona orok du bere herrialdeko gobernuan parte hartzeko eskubidea, zuzenean nahiz libre aukeratutako ordezkarien bitartez.
  • 22. atala – Pertsona orok du gizarte-segurantza izateko eskubidea
  • 23. atala – Pertsona orok du lan egiteko eskubidea, lana aukeratzekoa, lan baldintza bidezkoak eta egokiak izatekoa, eta langabeziaren aurkako laguntza jasotzekoa. 2. Pertsona orok du, bereizkeriarik gabe, lan beragatik lansari berbera jasotzeko eskubidea. 3. Lanean ari denak bidezko lan-saria eta aski zaiona jasotzeko eskubidea du, bai bera eta bai bere familia, giza duintasunari dagokion bezala bizitzeko bestekoa. Horretarako aski ez bada lansaria, gizarteko laguntzaren bidez osatuko da. 4. Pertsona orok du, norbere interesen alde egiteko, sindikatuak eratu eta sindikatuko kide izateko eskubidea.
  • 24. atala – Pertsona orori dagozkio atsedenerako eskubidea, aisiarakoa, lanaldiaren iraupen mugatua izatekoa eta aldian-aldian ordaindutako oporrak izatekoa.
  • 25. atala – Pertsona orok du bizimodu egokia izateko eskubidea, bai berari eta bai bere familiari osasuna eta ongizatea bermatuko dizkiena.
  • 26. atala – Pertsona orok du hezkuntzarako eskubidea. .
  • 27. atala – Pertsona orok du eskubidea elkarteko.
  • 28. atala – Aldarrikapen hau pertsona guztiei dagokien eskubidea da
  • 29. atala – Pertsona orok komunitatearekiko betebeharrak ere baditu.
  • 30. atala – Inork ez du aldarrikapen honetan adierazitako edozein eskubide eta askatasun deuseztatzeko eskubiderik.

http://dudh.es/giza-eskubideen-aldarrikapen-unibertsala/

Advertisements

msorreluz -ri buruz

Salbatore Mitxelena Ikastolako DBHko orientatzailea
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Abenduaren 10, Giza eskubideen nazioarteko eguna -ri erantzun bat

  1. Saioa-k dio:

    Oso polita eta egokia jendeak jakiteko norberak bere eskubideak dituela eta denok berdinak garela

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s