2015-2016 Ikasturterako ekintzak

Helburuak:

1.- Ikastolaren komunitate zentzua bultzatu familien zuzeneko parte-hartze guneak eta uneak indartuz.

EKINTZAK
Guraso koperatibistek famili bazkide berriei azaldu “Ikastola, gure kooperatiba” “Ate Irekiak” egunean.
Ikastolako Talde Iraunkorrean Bizikidetzako Behatokiko gurasoek azaldu “Ikastola, gure kooperatiba” triptikoa eta Mailako Guraso Ordezkarien Taldearen bileran hausnarketa bultzatu.
Ikastola sortu zeneko 50. urteurreneko ospakizun ekintzetan lagundu eta parte-hartu disfrutatuz.
Ekitatea-Agenda 21: Ekonomia solidarioaren gutuna: Hausnarketa eta proposamenak.

 

2.- Kideen arteko harremanak elkarrenganako errespetuan, elkartasunean eta elkarbizitzako arauen barneratzean oinarritu.

EKINTZAK
Ikasleen eskubide eta betebeharrak landu Bizikidetza Arauak adostuz eta komunikatuz Lehen Hezkuntzan.
Ikasleen eskubide eta betebeharrak landu Barne Araudia aztertuz eta barneratuz LHko 3. zikloan eta DBHn, Mailako guraso bileretan ere aurkeztuz.
Ikastetxeko ongizate orokorraren hobekuntzan Ikasle Laguntzailearen Programarekin jarraitu eta LH6ra eta DBH 4ra zabaldu.
“Lagun Handiak” berrikuntza proiektuarekin jarraitu (DBH 3 eta LH hasierako ikasleen artean eta ahal den neurrian DBH4ra zabaldu) eta horrelako ekimenak ahalbidetzen eta bultzatzen jarraitu.
Belaunaldien arteko lokarria: Lehen hezkuntzako hasiera zikloko ikasleak adinekoekin elkartasunean eta esperientzi elkartrukean ekimenarekin jarraitu.
Ikastola sortu zeneko 50. urteurreneko ospakizun ekintzetan lagundu eta parte-hartu disfrutatuz.
Ekitatea-Agenda 21: Ekonomia solidarioaren gutuna: Hausnarketa eta proposamenak.

3.- Hezkuntza komunitateko kide guztien formazioa sustatu gatazkak tolerantziaz eta indarkeriarik gabe konpon ditzaten elkarbizitza positiboa bultzatuz.

EKINTZAK
Gatazken ebazpenerako eta berdinen tratu txarrak gertatzen direnerako esku-hartze protokoloak ezagutzera eman eta beharrezkoa denean erabili.
Ikastola sortu zeneko 50. urteurreneko ospakizun ekintzetan lagundu eta parte-hartu disfrutatuz.
Ekitatea-Agenda 21: Ekonomia solidarioaren gutuna: Hausnarketa eta proposamenak.
Ikastolako langile bezala, Ikastolako gainontzeko kolektiboetako kideekin “Arraun eta Amets” proiektuan hausnarketa eta hobekuntzarako proposamenak luzatzeko dinamikan parte-hartu.

4.- Bizikidetza Behatokiaren funtzionamendua indartu, organo dinamikoagoa eginez.

EKINTZAK
Bizikidetza Behatokiaren blog-a osatzen joan eta elikatu planteatu diren ekintzen oihartzuna egiteko.
 

Kolektibo desberdinek Bizikidetza Behatokiko blogan beren ekarpenak, gogoetak, komentarioak, balorazioak, proposamenak jartzera animatu ikastolako web gunean lotura eginez

Bizikidetza Behatokiaren guraso taldea indartu kide berriekin. Guraso guztiei bertan parte hartzeko deialdia ireki.
Bitartekaritza prozesuaren inguruan formakuntza saioetan parte hartu, BAKEOLA erakundearen laguntzarekin.
Advertisements